202E/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15.c) artikuluan ezarritako arrazoi medikoak direla-eta haurdunaldia eteten ahal den kasuetan esku hartuko duen batzorde klinikoaren osaera aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15.c) artikuluan xedatzen denez, salbuespenez, haurdunaldia eteten ahalko da, arrazoi medikoak direla kausa, fetuak oso gaixotasun larria eta sendaezina duela antzematen bada diagnostikoa egiten den unean eta hori berresten badu batzorde kliniko batek.

Bestalde, aipatutako lege organikoaren 16. artikuluan adierazten denez, batzorde kliniko hori diziplina anitzeko lantalde batek osatuko du, non pediatra bat eta ginekologiako eta obstetriziako bi mediku espezialista edo erditu aurreko diagnostikoko bi aditu izanen baitira. Autonomia erkidego bakoitzean batzorde kliniko bat egonen da gutxienez, osasun sare publikoari dagokion zentroren batean. Osasun arloko agintari eskudunek izendatuko dituzte batzordeko kideak, titularrak eta ordezkoak, eta horretan urtebetez jardun beharko dute gutxienez.

Ekainaren 25eko 825/2010 Errege Dekretuak partez garatu du Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoa, eta, besteak beste, batzorde klinikoa arautu du.

Osasuneko kontseilariak abuztuaren 3an emandako 73/2010 Foru Aginduaren bidez, aipatutako batzorde klinikoa eratu zen, hots, Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15.c) artikuluan ezarritako arrazoi medikoak direla-eta haurdunaldia eteten ahal den kasuetan esku hartuko duen batzorde klinikoa.

Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Zuzendaritzak proposatu du hein batean aldatzea Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15.c) artikuluan ezarritako arrazoi medikoak direla-eta haurdunaldia eteten ahal den kasuetan esku hartuko duen batzorde klinikoaren osaera, pediatriako langileei dagokienez.

Arestian aipatutakoa gorabehera, Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR