FORU AGINDUA, 2001eko irailaren 10ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Aldatzen du 2000ko ekainaren 19ko Foru Agindua, zeinak onesten baitu 'Nafarroako Aratxea edo Ternera de Navarra' delako Adierazpen Geografiko Babestuaren Erregelamendua, 2081/92 EEE erregelamenduko 5.5 artikuluak agindu bezala aldi baterakoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2000ko ekainaren 19ko Foru Agindu baten bidez, onetsi zen, 2081/92 EEE erregelamenduko 5.5 artikuluak agindu bezala aldi baterako, "Nafarroako Aratxea edo Ternera de Navarra" delako Adierazpen Geografiko Babestuaren Erregelamendua, 2000ko irailaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua.

Erregelamenduaren berreste bidean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak txosten bat bidali du, zeinean zenbait ohar egiten zaizkion Foru Aginduaren edukiari. Ohar horien arabera, komeni da bai Foru Agindua aldatzea eta bai haren eranskina ere, zeina baita Adierazpen Geografiko Babestuaren eta haren Kontseilu Arau-emailearen Erregelamendua.

Orobat, aldatzen da, operatiboagoa izan dadin, Erregelamenduko 45. artikulua, Ziurtapen Batzordeari buruzkoa.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa Arautzeari buruzko apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 b) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Aldatzen da 2000ko ekainaren 19ko Foru Agindua, zeinak onesten baitu "Nafarroako Aratxea edo Ternera de Navarra" delako Adierazpen Geografiko Babestuaren Erregelamendua, 2081/92 EEE erregelamenduko 5.5 artikuluak agindu bezala aldi baterakoa.

Honako aldaketak egiten zaizkio:

  1. Foru Aginduaren tituluan, azalpen zatian, bere artikulu bakarrean, bere bigarren azken xedapenean eta bere eranskineko tituluan eta haren 1, 2, 3, 21, 28, 36, 37, 38, 47 eta 48. artikuluetan, aldatzen da "Nafarroako Aratxea" deitura eta "Nafarroako Aratxea edo Ternera de Navarra" jartzen.

  2. Erregelamenduko 1, 5, eta 23. artikuluetan "blonde" arraza aipatzen den tokietan, "Akitaniako Blondea" aipatu behar da.

  3. Erregelamenduko 6.2 artikuluak honako testua izanen du aurrerakoan:

    "2. Aratxeak jaio eta gutxienez lehenbiziko lau hilabeteetan hartu beharko du titia. Titia ematen ari direnean, behi hazleei bazkaz gain, labore eta lekalez egindako bazka emendiozkoa ematen ahal zaie, eta baita Kontseilu Arau- emaileak baimendutako eta Kalitate Eskuliburuan zehaztutako janari kontzentratuak ere.

  4. Erregelamenduko 6.3 artikuluak honako testua izanen du aurrerakoan:

    "3. Gizentzeko prozesuan, bazka tradizionala izanen da, eta galarazia dago giza kontsumorako arriskutsua den edo haragiaren kalitatea hondatzen duen beste edozein substantzia erabiltzea."

  5. Erregelamenduko 7.5 eta 12.2 artikuluetan "belarritakoa" aipatzen denean, "belarritakoak" aipatzen direla ulertu behar da.

  6. Erregelamenduko 7.7 artikuluak honako testua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR