20/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena “NA-2131 errepidean eskola ibilbidea eraikitzeko proiektua, Erronkarin” izeneko proiektua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 20/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena “NA-2131 errepidean eskola ibilbidea eraikitzeko proiektua, Erronkarin” izeneko proiektua. Lurralde Kohesiorako kontseilariak uztailaren 29an emandako 43/2020 Foru Aginduaren bidez, “NA-2131 errepidean eskola ibilbidea eraikitzeko proiektua, Erronkarin” eraikitzeko proiektua behin-behinekoz onetsi eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso. Hala ere, Erronkariko Udalak, urriaren 8an, idazki bat bidali zuen Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira. Idazki hartan eskatzen zuen ezkerreko ertzeko harri-horma, errepidetik iparrerantz dagoena, bere horretan uzteko, Julian Gayarreren mausoleora joateko berezko bidea delako, eta ezbairik gabe Erronkariko udalerrirako balio historikoa daukan herriaren monumentu-multzoko partea delako. Aldi berean, proposatzen zuen ezen, harri-horma ukitzen zen tartean, oinezkoentzako bidea egin zedila udalaren jabetzakoak izatera pasatu diren eskola zaharretako patioaren barrutik.

Eskaera hori dela-eta, proiektua hasierako tartean aldatu da.

Beste alde batetik, ukitutako lurrak, Erronkariko Udalaren jabetzakoak direnak, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eskura jarri dira, obra egin ahal izateko. Horretarako, alkateak martxoaren 5eko 10/2021 Ebazpena eman zuen.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren g) letraren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. “NA-2131 errepidean eskola ibilbidea eraikitzeko proiektua, Erronkarin” izeneko proiektuaren jendaurreko aldia ebaztea, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, azalpen zatian azaldu bezala.

2. Behin betiko onestea “NA-2131 errepidean eskola ibilbidea eraikitzeko proiektua, Erronkarin” izeneko proiektua. Aurrekontua 175.630,18 eurokoa da, BEZa kanpo.

3. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Eranskinean ageri da.

4. “NA-2131 errepidean eskola ibilbidea eraikitzeko proiektua, Erronkarin” izeneko proiektuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR