20/2019 FORU LEGEA, apirilaren 4koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legea.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITIRA NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOARI BURUZKO UZTAILAREN 2KO 6/1990 FORU LEGEA ETA NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOAREN ERREFORMARAKO OTSAILAREN 4KO 4/2019 FORU LEGEA.

ATARIKOA

Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Lege onetsi berriak aldaketa handinahi bati hasiera eman dio, orain ezagutzen dugun Nafarroako Administrazio Publikoa berrantolatzea ekarriko duena, eskualdeen figura berria sortu baita. Legea taxutzeko ibilitako parte-hartze prozesu luzea gorabehera, funtsezko zenbait alderdiri ez zitzaion behar adinako tratamendurik eman; esate baterako, Administrazioan zerbitzu ematen duten langileen arloan egon litezkeen afekzioei erantzuteko beharrezkoak diren babes-neurriei. Hori da, hain zuzen ere, testu honen bidez zuzendu nahi dena.

Lehen artikulua.–Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 360. artikuluari paragrafo berri bat gehitzen zaio. Hona hemen testua:

“5. Eskualdeko Batzorde Teknikoaren baitan Langileen Azpibatzordea eratuko da, eskualdeak eratzeko prozesuak ukitutako toki entitateen ordezkariek eta Eskualdeko Batzorde Teknikoaren parte izateko izendatutako ordezkaritza sindikalak osatua; azpibatzorde horrek, nahitaez egin behar duen txostena idatzi aitzin, kasuko eskualdean sar litezkeen toki administrazioetako bakoitzeko lanpostuen zerrendaren zentsua ezagutuko du, bai eta eskualdeak langileen arloan izan litzakeen beharrizanak, plantilla organikoari eta zerbitzuei buruzko aurreikuspena etorkizunari begira, lan- nahiz ordainsari-baldintzak eta enplegatu publikoen lan-baldintzei eragiten ahal dien beste edozein auzi ere. Azpibatzorde horren txostena eranskin gisa gehituko zaio Eskualdeko Batzorde Teknikoak Nafarroako Gobernuarentzat idazten duen txostenari”.

Bigarren artikulua.–Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legea aldatzen da. Hona testua:

Bat.–Azken paragrafo berri bat gehitzen da hirugarren xedapen gehigarrian. Hona testua:

“Aurreko apartatuetan aipatzen den izangaien zerrendak lehentasuna izanen du aipatu eginkizunak baliatze aldera foru lege hau indarrean sartzen den egunean indarrean egon daitekeen beste edozeinen aldean”.

Bi.–Azken paragrafo berri bat gehitzen da laugarren xedapen gehigarrian. Hona testua:

“4. Foru lege honek ukitutako toki entitateek ezin izanen dute legea indarrean sartzen den egunean indarrean dagoen kontraturik deuseztatu, arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduzko edo ekoizpenekoetan oinarrituta”.

Hiru.–Paragrafo berri bat gehitzen da hirugarren xedapen iragankorreko 1. puntuaren ondoren. Hona testua:

“Egungo administrazio zerbitzuen batasunak toki entitate gisa mantenduko dira ordezkatuko dituzten eskualdeak eratu, beren eskumenak eta langileak bere gain hartu eta dagozkien zerbitzuak emateko moduan egon arte”.

Lehen xedapen gehigarria.–Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legeko izenak.

  1. Honako aldaketak eginen dira Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen eranskinetan:

    –Pamplona eta Iruña izeneko eskualdeak izen hau izanen du: Comarca de Pamplona eta Iruñerria.

    –Lizarraldea izeneko eskualdeak izen hau izanen du: Estellerria.

    –Lizarraldeko Erribera izeneko eskualdeak izen hau izanen du: Estellerriko Erribera.

    –Jurramendi izeneko eskualdeak izen hau izanen du: Montejurra.

  2. Izen ofizial elebidunen kasuan, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foro Legearen eranskinen gaztelaniazko bertsioan, gaztelaniazko izenarekin batera, euskarazko izena kasu guztietan adieraziko da, eta, horretarako, aplikatuko diren irizpideak izanen dira Nafarroako biziguneen izenak erabiltzeko eta haiek grafikoki adierazteko irizpideak ezartzen dituen otsailaren 28ko 5/2018 Foro Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoak.

  3. Eskualdeak, azpieskualdeak eta herriak alfabetikoki ordenatuko dira, bai gaztelaniazko bertsioan bai eta euskarazkoan ere.

  4. Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foro...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR