20/2017 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2018RAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKOA.

  1. TITULUA

    Kredituak eta horien aldaketak

  2. KAPITULUA

    Hasierako kredituak eta haien finantzaketa

    1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.

    Onetsi egiten dira 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

    1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren erakundearen aurrekontua.

    2. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

    3. Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.

    4. Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

    5. Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.

    2. artikulua. Kreditu eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

    1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetze aldera, 4.164.135.407 euroko zenbateko bateratua duten kredituak onesten dira.

    2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldi honetan asmoz likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 4.164.135.407 euro egiten dute, bateratuta.

    3. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 34. artikuluan arautzen den gastu ez-finantzarioaren muga 3.889.805.200 eurokoa da.

    4. Aurrekontu-egonkortasuneko helburuak betetze aldera, eta Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 30. artikuluan ezarritakoaren arabera, gastu ez-finantzarioaren muga, Toki Ogasunen Funtsa eta Estatuarentzako ekarpena deskontatu ondoren, 3.128.683.717 euroan ezarrita geratzen da.

  3. KAPITULUA

    Aurrekontu-kredituen aldaketa

    3. artikulua. Aurrekontu-kredituen aldaketa.

    Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, foru lege honek agindu horiek aldatzen ez dituen heinean.

    Aurrekoa gorabehera, ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko partiden arteko funts mugimenduak, baldin eta, partidetan agertzen diren kredituek helburu bera izanik, partida ezberdinetan kokatuta badaude Europar Batasunak gastuen erabilera hobeto kontrolatzearren halaxe eskatzeagatik, gastuak hein batean hark kofinantzatuak izatearen ondorioz.

    Partida zer departamenturi dagokion, haren titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Bi departamenturi badagokie, eskumena Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren titularrarena izanen da, ukitutako departamentuek aldez aurretik adostasuna emanik.

    4. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontuetako aldaketak.

    1. Nafarroako Gobernuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena ematen ahal du, Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ekitaldian zehar ahalik eta hobekien betetzeko, Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu-aldaketa horiek gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

    2. Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten partidetan eragin zuzena duen kreditu aldaketa oro egiteko, aldez aurretik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da. Salbuetsirik daude Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutako kredituei eragiten dieten aldaketak.

    5. artikulua. Kreditu gehikuntzak.

    Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, gehikuntza izaten ahalko dute, 2018ko ekitaldiari dagokionez, partida hauek edo ekitaldian zehar helburu hauekin sortu beharrekoek: terrorismoaren biktimak edo indarreko araudian zehaztutako motibazio politikoko ekintzen biktimak aintzatestearen eta horiei kalte-ordainak ematearen ondorioz onets litezkeen diru-laguntza eta maileguak emateko partida guztiek, eta Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketari dagozkion partida guztiek.

    Aurrekoez gainera, ondorengoek ere gehikuntza izaten ahal dute:

    1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko partidok:

    1. 010001-01000-2275-921100 partida, “Hauteskundeak” izenekoa. Partida horri aplikatzen ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsioekin zerikusia daukaten edonolako gastuak.

    2. 020002-04100-1001-921400 partida, “Lehendakari ohi, kontseilari ohi eta Nafarroako Gobernuko beste goi kargudun batzuentzako prestazioak” izenekoa.

    3. 020002-04100-1620-921400 partida, “Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa” izenekoa.

    4. 020002-04100-1800-921400 partida, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

    5. 020002-04100-1810-921400 partida, “Langileen ordainsariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

    6. 020002-04100-1820-921403 partida, “Lan istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

    7. 020002-04300-1614-211100 partida, “Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

    8. 030001-03000-4819-112100 partida, “Lanbide elkargoentzako transferentziak” izenekoa.

    9. 051000-02100-1800-132100 partida, “Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legearen aplikazioa” izenekoa.

    10. 051000-02100-2274-132103 partida, “Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak” izenekoa.

    11. 051000 partida, “Erretiro-adinarengatiko koefiziente murriztailea zabaltzea” izenekoa.

      2. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko partidok:

    12. 100000-10000-4709-441100 partida, “AUDENASA. Merkataritza-politika” izenekoa.

    13. 111002-11300-6002-923100 partida, “Lurrak eta natur ondasunak” izenekoa.

    14. 111002-11300-6020-923100 partida, “Instalazio berriko eraikuntza eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea”.

    15. 111002-11300-6020-923104 partida, “Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak” izenekoa.

    16. 111002-11300-8500-923100 partida, “Sektore publikoko akzioak erostea” izenekoa.

    17. 150000-17000-6094-923400 partida, “Iruzur fiskalaren aurkako plana” izenekoa.

    18. 151000-17330-2273-923400 partida, “Enkargua TRACASA Instrumental sozietateari. Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jaso eta integratzeko zerbitzuak” izenekoa.

    19. 155003-17830-2272-932103 partida, “Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea” izenekoa.

    20. 155003-17830-3501-932100 partida, “Berandutze-interesak zergen itzulketetan” izenekoa.

    21. 155003-17830-3501-932102 partida, “Berandutze-interesak bidegabeko diru-sarreren itzulketengatik” izenekoa.

    22. 160000-17100-2269-941100 partida, “Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak” izenekoa.

      3. Hezkuntza Departamentuko partidok:

    23. 400000-41000-1220-322000 partida, “Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak” izenekoa.

    24. 400000-41000-1800-322000 partida, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

    25. 400000-41000-1810-322000 partida, “Langileen ordainsariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

    26. 400000-41000-1820-322000 partida, “Epaiak betearaztea eta beste kalte-ordain batzuk” izenekoa.

    27. 410000-41100-2290-322000 partida, “Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamenduaren finantzaketa” izenekoa.

    28. 410002-41140-4609-322D00 partida, “Eskola-kontzentrazioen eta hezkuntzarako erabiltzen diren udal eraikinen funtzionamendurako diru-laguntza” izenekoa.

    29. 410002-41140-6081-321100 partida, “Testuliburuak doan jasotzeko plana” izenekoa.

    30. 410002-41140-7811-321100 partida, “Ikasliburuak doan jasotzeko programa” izenekoa.

    31. 410004-41830-2210-324100 partida, “Jantokiak” izenekoa.

    32. 410004-41830-2230-324100 partida, “Eskola garraioa” izenekoa.

    33. 410004-41830-4800-324100 partida, “Eskola garraiorako banakako laguntzak” izenekoa.

    34. 410004-41830-4800-324102 partida, “Jantokietarako banakako laguntzak” izenekoa.

    35. 411001-41210-6001-325100 kontusaila, “Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak” izenekoa.

    36. 420002-42120-4609-322100 partida, “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izenekoa.

      4. Osasun Departamentuko partidok:

    37. 54. programa-multzokoak, kode ekonomiko hauei dagozkienak: 2213, 2214, 2215, 2216, 2286, 2287 eta 2500; bai eta 52. programa-multzoaren barruan 2215 kode ekonomikoari dagozkionak ere.

    38. 540000-52000-1800-311100 partida, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

    39. 540000-52000-1810-311100 partida, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

    40. 540002-52824-4809-311104 kontusaila, “Protesiak, ortesiak eta ezinduentzako ibilgailuak” izenekoa.

    41. 540005-52831-4809-313100 kontusaila, “Farmaziako prestazioak” izenekoa.

    42. 540005-52831-4809-313102 kontusaila, “Zurgatzaileak eta beste osasun-produktu batzuk” izenekoa.

    43. 540005-52831-4809-313103 partida, “Farmazia-prestazioak-koordainketa arautzea” izenekoa.

    44. 543004-52214-2276-312700 partida, “Plasma zatitzeko lanak, farmakoak ekoizteko” izenekoa.

      5. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko partidok:

    45. 710000-71210-4700-412100 partida, “Landaketak erauzteagatiko kalte-ordainak” izenekoa.

    46. 710000-71210-4700-412107 partida, “Azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta-galera arintzeko laguntzak” izenekoa.

    47. 710000-71210-7700-412100 partida, “Azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta-galera arintzeko laguntzak” izenekoa.

    48. 710004-71320-2279-412205 partida, “Larrialdiko txertaketa ofizialak” izenekoa.

    49. 710004-71320-7700-412200 partida, “Kalte-ordaina abereak epizootien ondorioz hil behar...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR