20/2017 FORU DEKRETUA, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatu du plantilla organikora biltzea gaur egunean dauden egiturazko lanpostu iraunkorrak, behin betiko betetzen ahal direnak, Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Horretarako, lanpostu hutsak sortu behar dira plantilla organikoan, ongi adierazita kontratatutako langile berberek beteko dituztela aldi baterako, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzatik, aztertu ondotik Nafarroako Ospitalguneko sukaldeak itzultzeko prozesuan langileei dagokienez azaldu diren beharrak, plantillan zenbait plaza sortu beharra dagoela ikusi da.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hamazazpiko martxoaren hogeita biko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, egiturazko enplegua finkatzeko, irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Lehenengoa.–Ondoko lanpostu huts hauek sortu dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

    –Osasun Departamentua.

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua: BFE/Endokrinologia eta Nutrizioko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71239 zenbakia duena plantilla organikoan. BFE/Mikrobiologia eta Parasitologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71240 zenbakia duena plantilla organikoan. Fisioterapeuta. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71241 zenbakia duena plantilla organikoan. Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 71242 zenbakia duena plantilla organikoan. OOLTko medikua. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 71243 eta 71244 zenbakia dutenak plantilla organikoan. Bigarrena.–Aurreko atalean sortutako lanpostuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren I. kapituluan egiturazko lanpostu horiek finantzatzeko aurreikusi diren kontu-sailen kargura finantzatuko dira.

    Hirugarrena.–Aldi baterako, langile berberek beteko dituzte aipatu lanpostu hutsak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR