20/2016 FORU LEGEA, abenduaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langile publikoei 2012an etendako aparteko ordainsariaren parte ordaindugabea ordaintzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOKO LANGILE PUBLIKOEI 2012AN ETENDAKO APARTEKO ORDAINSARIAREN PARTE ORDAINDUGABEA ORDAINTZEKOA.

SARRERA

Espainiako Gobernuak langile publikoei zuzendutako hainbat neurri hartu zituen 2012an zehar; besteak beste, urte hartako abenduan ordaindu beharreko aparteko ordainsaria etetea. Neurri hori foru erkidegoko administrazio publikoen zerbitzuko langileei ere aplikatu zien Nafarroako Gobernuak.

Urte haren amaiera aldean, Nafarroako Parlamentuak abenduaren 28ko 28/2012 Foru Legea onetsi zuen, zeinaren bidez aldi baterako osagarri pertsonal bat sortu zen erosahalmenaren galera berdintzeko, eragina 2012an berean izanen zuena, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariari dagokionez neurri hark izanen lukeen ondorena arintzera bideratua. Halere, foru lege hori ezin izan zen aplikatu, Konstituzio Auzitegiak horren eraginkortasuna eten zuelako, Estatuko Gobernuko lehendakariak kasuko inpugnazioa aurkeztu ondoren.

Krisi ekonomikoaren ondorioz administrazio publikoen zerbitzuko langile guztiek azken urteotan egindako ahalegina dela-eta (langileria-murrizketak, lansariak izoztea), eta sektore publikoari eman behar zaion bultzada dela-eta, neurriak ezarri beharra dago, langile publikoek albait lasterrek berreskura dezaten galdutako erosahalmena.

Halatan, Nafarroako Gobernu berriak egutegi bat finkatu zuen Nafarroako Foru Komunitateko langile publikoek modu mailakatuan jaso dezaten 2012an etendako aparteko ordainsariaren parte ordaindugabe hori, halako moduan non 2018ko urtarrilean eginen bailitzateke azken ordainketa.

Halaber, Nafarroako Parlamentuak 2016rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 29ko 1/2016 Foru Legea onetsi zuen, eta foru lege horren hogeita hamabosgarren xedapen gehigarriak, aurrekontu gehikuntzei buruzkoak, honako hau dio: “2016ko aurrekontu-ekitaldiaren barruan, ‘Laugarren xedapen gehigarria. Toki entitateek parte hartzeko funtsaren tratamendua’ delakoaren barruan adierazitakoa kendu gabe, bai Ospitaleguneko sukaldeen itzulketa, bai 2012an kendutako aparteko soldatatik ordaintzeko dagoen zatiaren itzulketak lehentasunezkoak izanen dira beren kopurua 2016ko ekitaldian zehar handitzeko orduan, diru-sarrerei buruzko aurreikuspenak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR