20/2015 FORU DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuko 2013ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legeak, Estatuko 2014ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legeak eta Estatuko 2015eko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 36/2014 Legeak, beren artikulu multzoan, argi adierazten dute zer muga dauden langile berriak administrazio publikoetan sartzerakoan, baita jarduera publikoaren zenbait arlotako salbuespenak ere. Bestetik, ondorio horietarako, zehatz finkatzen du zein den gehienezko ordezkatze-tasa. Aipatu legeek xedatzen dutenez, aldaketa horrek oinarrizko izaera du, eta Konstituzioaren 149.1.13 eta 156.1 artikuluen babesean egin da.

Nafarroako Foru Komunitateko plantillaren bilakaera azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko aipatu legeetan ezarritako ordezkatze-tasei jarraikiz, bidezko da enplegu publikoaren eskaintza bat onestea 2013., 2014. eta 2015. urteetarako.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko martxoaren 25ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Enplegu publikoaren eskaintza.

  2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013., 2014. eta 2015. urteetako enplegu publikoaren eskaintza onestea. 358 lanpostu dira.

  3. Hauek dira lanpostuen ezaugarriak:

    LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA

    Nafarroako Larrialdietako Agentzia

    –Suhiltzaileak. Hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 513, 4811, 9648, 9665, 9692, 9693, 9749, 9784, 9785 eta 9786 zenbakia dutenak.

    HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

    Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia

    –Hezkuntzako ikuskatzaileak. Bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 31580, 31733, 32318, 32635, 32968, 33231, 33410, 33602 eta 36275 zenbakia dutenak.

    –Hezkuntzako ikuskatzaileak (euskara). Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 30522, 32406, 33934, 38016 eta 38022 zenbakia dutenak.

    Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

    –Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Hogei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 30122, 30236, 30245, 30436, 30454, 30459, 30465, 30582, 30631, 30678, 30679, 30686, 30706, 30707, 30730, 30800, 30817, 30841, 30848 eta 30881 zenbakia dutenak.

    –Maisu-maistrak. Ehun lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan honako zenbakia dutenak: 30012, 30015, 30031, 30033, 30075, 30119, 30125, 30141, 30143, 30161, 30190, 30211, 30217, 30260, 30282, 30284, 30306, 30316, 30335, 30376, 30378, 30412, 30418, 30423, 30431, 30432, 30437, 30442, 30452, 30466, 30471, 30473, 30476, 30479, 30486, 30494, 30496, 30501, 30503, 30505, 30521, 30538, 30549, 30573, 30574, 30601, 30604...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR