20/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 27koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, otsailaren 27ko 196/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko diru-laguntzak arautzen ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen azken xedapenetako lehenbizikoak ezartzen du lege horren aplikazio gehikorraren egutegia, eta xedatzen du 2015eko uztailaren 1etik aurrera aitortuko zaiela laguntzak jasotzeko eskubidearen eraginkortasuna I. graduko mendekotasun moderatua (2. maila) dutenei, baldin lehenagotik laguntza aitortua ez badute, baita I. graduko mendekotasun moderatua (1. maila) edo I. graduko mendekotasun moderatua dutenei ere.

Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren prestazioak arautzen dituen 1051/2013 Errege Dekretuak ezartzen ditu 2. artikuluan, I., II. eta III. graduko mendekotasunari dagozkion zerbitzuak eta diru-laguntzak.

Aipatu artikuluan mendekotasun moderatuko pertsonentzat aurreikusitako diru-laguntzen artean dago laguntzaile pertsonala izateko diru-laguntza, Gizarte Politiketako kontseilariaren otsailaren 27ko 196/2013 Foru Aginduan arautua. Agindu hori aldatu behar da, mendekotasun moderatua aitortua dutenak laguntzaren onuradun izan ahal daitezen.

Helburu horretarako 2. artikulua aldatzen da, mendekotasun moderatua dutenek laguntzaren onuradun izan ahal daitezen. Aldatzen da, halaber, 3. artikulua, egoera berri bat sartzeko, bizitza independentea garatzen dutenena bizitza autonomoago bat eramateko eguneroko jarduerak gauzatzean, abenduaren 14ko 39/2006 Legearen 19. artikuluan aurreikusitako moduan. Orobat, mendekotasun moderatua dutenei dagokienez, ezartzen da laguntzaile pertsonal bat kontratatzeko betebeharra, hilean 40 orduz gutxienez. Mendekotasun handia edo mendekotasun larria dutenen kasuan ordu gutxiago eskatzen da. Aldatzen da 10. artikulua, laguntza ekonomikoaren kopuru handienei eta txikienei buruzkoa, eta 11. eta 12. artikuluak. Murrizketa portzentajeak bateratu dira, ez, ordea, aldatu.

Araudi hau Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilura, Mendekotasuna duten Pertsonen Nafarroako Kontseilura eta Nafarroako Adinekoen Kontseilura igorri da, aholku eman dezaten, aholkularitzako organo horien araudian eskatzen denari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Gizarte Politiketako kontseilariak otsailaren 27an emandako 196/2013 Foru Aginduaren 2. artikulua aldatzea. Hona testu berria:

    “2. artikulua. Laguntzaren onuradunak.

    Mendekotasun egoera aitortua duten pertsonek, III...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR