2/2021 FORU LEGE-DEKRETUA, otsailaren 24koa. Honen bidez, egiten da Kontseiluaren 2017ko maiatzaren 29ko 2017/952 (EB) Zuzentarauaren transposizioa (Zuzentarau horrek aldatzen du 2016/1164 (EB) Zuzentaraua, hirugarren herrialdeekiko asimetria hibridoei dagokienez), eta aldatzen dira, alde batetik, kirol-lehia ofizial eta profesionaletan parte hartzen ez duten kirol klubei onartutako geroratzeak, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren hogeita zazpigarren xedapen gehigarriaren babespean onartutakoak, eta, bestetik, abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legea, jokoari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

46. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 27a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 2/2021 FORU LEGE-DEKRETUA, otsailaren 24koa. Honen bidez, egiten da Kontseiluaren 2017ko maiatzaren 29ko 2017/952 (EB) Zuzentarauaren transposizioa (Zuzentarau horrek aldatzen du 2016/1164 (EB) Zuzentaraua, hirugarren herrialdeekiko asimetria hibridoei dagokienez), eta aldatzen dira, alde batetik, kirol-lehia ofizial eta profesionaletan parte hartzen ez duten kirol klubei onartutako geroratzeak, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren hogeita zazpigarren xedapen gehigarriaren babespean onartutakoak, eta, bestetik, abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legea, jokoari buruzkoa. Kontseiluaren 2016ko uztailaren 12ko 2016/1164 (EB) Zuzentaraua, zeinaren bidez zenbait arau ezartzen baitira barne merkatuaren funtzionamenduan zuzeneko eragina duten saiheste fiskaleko jardunbideen kontra, aldatu zuen Kontseiluaren 2017ko maiatzaren 29ko 2017/952 (EB) Zuzentarauak, azken horrek aldatzen baitu 2016/1164 (EB) Zuzentaraua, hirugarren herrialdeekiko asimetria hibridoei dagokienez. Lege testu honen bidez, 2016/1164 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiten da asimetria hibridoei buruz dauzkan manuei dagokienez: Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 26/2016 Foru Legean txertatzen da, 23 bis artikulu berria sartuta.

Kontseiluaren maiatzaren 29ko 2017/952 (EB) Zuzentarauak asimetria hibrido batzuk jasotzen ditu, ELGEren BEPS proiektuaren 2. ekintzari buruzko azken txostenean ezarritakoan oinarrituta. Asimetria horiek ezabatzeko beharrezko erregelak ezartzen ditu: lehen mandatu bat –hori da irtenbide guztietan egokien jotzen dena asimetria hibrido bakoitza neutralizatzeko–; eta bigarren mandatu bat, zeina aplikatu beharra dagoen aipatutako lehen mandatu hori aplikatzen ez denean dagokion jurisdikzioan, dela desadostasun bat dagoelako Zuzentarauaren transposizioan, dela asimetriak eragiten diolako asimetriaren kontrako defentsa neurririk onartuta ez daukan hirugarren estatu bati.

Foru lege-dekretu honen bidez txertatzen diren asimetria hibridoei buruzko mandatuak aplikatzekoak izanen dira alderdien artean elkartze harreman bat dagoenean edo, bestela, alderdiek mekanismo egituratu baten esparruan jarduten dutenean, bi kasuetan Kontseiluaren 2016ko uztailaren 12ko 2016/1164 (EB) Zuzentarauan xedatutakoaren ildotik. Horregatik, lotura kasu berriak jasotzen dira, asimetria hibridoak ezabatzeko bakarrik, Kontseiluaren 2016ko uztailaren 12ko 2016/1164 (EB) Zuzentarauaren elkartze kasu guztiak estaltze aldera, eta eremu horretan mekanismo egituratu gisa zer ulertu behar den definitzen du.

Foru lege-dekretuak artikulu bakarra du, xedapen gehigarri bat eta lau azken xedapen.

Artikulu bakarrak Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legea aldatzen du, artikulu berri bat gehituta, 23 bis artikulua, “asimetria hibridoak” izenekoa, non arautzen baitira honako asimetria hauek neutralizatzeko manuak: finantza-tresna hibridoen asimetriak, erakunde hibridoenak, establezimendu iraunkor hibridoenak, inportatutako asimetriak eta transferentzia hibridoen asimetriak. Izan ere, ukatzen da kalifikazio edo esleipen desberdintasunengatiko gastuaren kengarritasuna sozietateen gaineko zergan, ez denean zergarik ordaintzen diru-sarrera korrelatiboarengatik, edo gastu hori kengarria denean beste entitate batean. Xedatzen da, era berean, zerga oinarrian sartzen ahal dela lehenengo araua aplikatu ez den beste herrialde edo lurralde batean zerga aldetik kengarria izan den gastu bati dagokion sarrera.

Artikulu horretan arautzen da, orobat, establezimendu iraunkor ez-konputatuaren kasua eta egoitza fiskalarekin lotutako asimetria. Aipatu arauez gain, txertatzen dira 2016/1164 (EB) Zuzentarauaren eremu subjektiboaren eta materialaren transposizioa egiteko beharrezkoak diren definizioak.

Bestalde, indarrik gabe uzten da Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 23.1.j) artikuluan ezarritakoa, haren edukia txertatzen baita 23 bis artikulu berriaren 1. apartatuan.

Tresna finantzario hibridoaren asimetriak, zeina aipatzen baita Kontseiluaren 2016/1164 (EB) Zuzentarauaren 2.9 artikuluaren lehen paragrafoaren a) letran, asimetria bat sortzen du emaitzetan, “sartu gabeko kenkaria” motakoa. Asimetria hori honetan datza: gastu bat kentzen da ordainketa egiteko agindua eman duenaren herrialdean, baina, gastu horren diru-sarrera korrelatiboari dagozkion zergak ez dira ordaintzen, arrazoizko epe batean, onuradunaren edo inbertitzailearen herrialdean, desberdintasunak daudelako tresnaren edo gastuaren kalifikazioan. 2016/1164 (EB) Zuzentarauaren 9.2 artikuluan xedatutakoari helduz, asimetria hori neutralizatzeko lehen araua da Espainian bizi den zergadunaren sozietateen gaineko zergan gastua ez kentzea agindu-emailearen herrialdea Espainia denean; eta bigarren araua, berriz, diru-sarrera sartzea zerga horren zerga-oinarrian, salbuespenik egin gabe, Espainia denean onuradunaren edo inbertitzailearen herrialdea, eta agindu-emailearen herrialdean baimendu denean gastua kentzea. Manu hori arautzen da Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 35. artikuluan.

Asimetria mota horren esparruan, 2016/1164 (EB) Zuzentarauaren 2.9 artikuluaren bigarren paragrafoaren a) letrak argitzen du ez duela asimetria hibridorik sortzen tresna finantzario transferitu baten azpiko etekinaren ordainketak, finantza operadore batek egin duenean merkatuan sartutako transferentzia hibrido baten esparruan, non eta ez den mekanismo egituratu baten parte. Hori hala izanen da, baldin eta agindu-emailearen jurisdikzioak finantza operadorea behartzen badu errenta gisa sartzera tresna finantzario transferituaren harira jasotako zenbateko guztiak. Ondorio horietarako, zuzentarauak definitzen du zer diren merkatuan sartutako finantza operadorea eta transferentzia hibridoa.

Ildo horretan, agindu-emailea sozietateen gaineko zergaren zergaduna denean, eta artikulu horietan aipatzen diren eragiketei dagokienez, aipatutako obligazio hori araututa dago Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 35. eta 57. artikuluetan.

Honela definitzen dira entitate hibridoak 2016/1164 (EB) Zuzentarauan: “jurisdikzio bateko legeriaren arabera zergapeko entitatetzat hartzen den entitate edo mekanismo oro, zeinaren errenta edo gastuak beste subjektu baten edo batzuen errenta edo gastutzat hartzen baitira beste jurisdikzio bateko legeriaren arabera”.

Gerta daiteke 2016/1164 (EB) Zuzentarauaren 2.9 artikuluaren lehen paragrafoaren e) letran aipatzen diren erakunde hibridoen kasuan, erakundea ezarrita edo erregistratuta dagoen herrialdeko edo lurraldeko legerian eta erakunde horren inbertitzailearen herrialdeko legerian kalifikazio fiskal desberdina izatea eta, horren ondorioz, “sartu gabeko kenkaria” motako emaitzen asimetria sortzea. Horrelakoetan, bi arau hauek aplikatuko dira: lehen araua, gastua ez kentzea Espainiako lurraldean egoitza duen zergadunaren sozietateen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR