2/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zati batean aldatzen baitira Osasuneko kontseilariaren abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduan ezarritako neurriak. Foru agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

16. ALDIZKARIA - 2021ko urtarrilaren 22a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 2/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zati batean aldatzen baitira Osasuneko kontseilariaren abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduan ezarritako neurriak. Foru agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz. Osasuneko kontseilariaren abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduaren bidez, berariazko prebentzio neurri aparteko gehiago ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan zuen bilakaeraren ondorioz; abenduaren 30era arteko indarraldia eman zien foru aginduak, egun hori barne. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak judizialki baimendu zuen foru agindu hori, abenduaren 15ean emandako 189/2020 Autoaren bidez.

Era berean, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 28ko 64/2020 Foru Aginduaren bitartez luzatu ziren, baldintza berberetan, abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduan ezarritako neurriak. Foru agindu hori judizialki baimendu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak abenduaren 29ko 205/2020 Autoaren bidez. Gerora, Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 13ko 1/2021 Foru Aginduaren bitartez, berriro luzatu zen, aldaketa puntual batzuk eginda. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak judizialki berretsi zuen foru agindu hori, urtarrilaren 14ko 3/2021 Autoaren bidez; neurri guztiak berretsi zituen, salbu terrazetan erretzeko debekua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren txostenean eta Nafarroako Ospitaleguneko Mikrobiologia Klinikoaren Zerbitzuaren txostenean justifikatzen da zer arrazoi epidemiologiko eta asistentzialengatik den gomendagarria areagotu daitezela osasun arloan, eta Nafarroako Foru Komunitaterako, hartu ziren prebentzio neurri apartekoak, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Osasun Zuzendaritza Nagusiaren txostenak, aipatutako txosten teknikoetan oinarrituta, justifikatzen eta proposatzen du ostalaritza ixteko neurria har dadila, terrazak irekitzeko muga edo salbuespenarekin, foru agindu honetan ezartzen diren baldintza jakin batzuekin. Orobat, proposatzen da, arauak koherentzia izan dezan, alda daitezela Osasun kontseilariaren abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduan ezarritako beste neurri batzuk, ostalaritzaren sektorearekin zerikusia dutenak. Horrela, bada, proposatzen da bertan behera utz dadila ostalaritzako establezimenduen barnealdean ospakizun sozialak eta familiarrak egiteari buruzko neurria. Horrez gain, elkarte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR