2/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

65. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 2/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. 2020ko martxoaren 11n, Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko pandemiaren izaera eman zion COVID-19 gaixotasunak eragindako osasun publikoko larrialdiari, gaitza nazioartean zabaltzeak herrialde guztietako osasun publikorako arriskua dakarrelako eta nazioarteko erantzun koordinatua eskatzen duelako. Testuinguru horretan, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez (martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak aldatua), alarma egoera deklaratu zen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

463/2020 Errege Dekretu horrek 4. artikuluan ezartzen duenez, alarma egoeraren ondorioetarako eskumena duen agintaritza Gobernua izanen da, bai eta, zein bere ardura eremuan, ministerio hauetako titularrak ere: Osasuna, Defentsa, Barne Arazoak, Garraioak, Mugikortasuna eta Agenda Urbanoa. Hala eta guztiz ere, errege dekretu horren 6. artikuluarekin bat, administrazio bakoitzak eskumenak ditu, indarreko legeriak bere zerbitzuen ohiko kudeaketarako emandakoak, beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartzeko, betiere kasuan kasuko agintaritzaren zuzeneko aginduen esparruan.

Horrela, COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortu duen egoera bereziaren ondorioz, zeharo ohiz kanpokoa baita, aparteko eta presako zenbait neurri hartu dira, osasun publikoko arrazoietan oinarrituta. Horregatik, martxoaren 18ko 1/2020 Foru Lege-dekretuaren bidez, premiazko neurri batzuk onetsi ziren osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

Ohizko kanpoko premia bereziko inguruabarrak ikusita, beharrezkoa da beste neurri sorta bat ezartzea, foru lege-dekretu honetan jaso direnak, hain zuzen.

COVID-19aren ondoriozko aldi baterako zailtasunen aurrean jarduera ekonomikoari eusteko beharrezkoa den likidezia bermatzeko asmoz hartu diren neurrien artean, beharrezkoa da zenbait neurri ezartzea indarrean dauden kontratu publikoen esparrurako, izan ere, alarma egoeraren deklarazioak edo horren ondoriozko neurriek eragina izan dezakete kontratu horiek egoki bete daitezen. Hala, kontratuak eteteko edo/eta luzatzeko berariazko araubide bat aurreikusten da kontratuak suntsiaraz ez daitezen, eta behar diren baldintza eta egoerak ezartzen dira eteten diren kontratu publikoen adjudikaziodunek ordain bat hartu ahal izan dezaten kalte-galerengatik, lehenbizi, egoera honen eragin ekonomikoa arintzeko eta, ondoren, jarduera errekuperatu ahal izateko.

Ildo beretik, zenbait neurri hartu behar dira Eskubide Sozialetako Departamentuaren eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren dirulaguntzak emateko baldintzak aldatu ahal izateko, dirulaguntzen xedeko zerbitzuak ematea edo jarduerak egitea osorik edo partez ezinezkoa den egoeretarako.

Bestalde, martxoaren 23ko SND/275/2020 Aginduaren bidez hainbat neurri osagarri ezarri ziren gizarte zerbitzuetako egoitzen esparrua antolatzeko eta haietan informazioa banatzeko COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketari buruz (2020ko 81. Estatuko Aldizkari Ofiziala, martxoaren 24koa). Agindu horren hirugarren apartatuan ahalmena ematen zaio kasuan kasuko autonomia erkidegoko agintaritza eskudunari agindu horren xedeko egoitzetan esku hartzeko, lurralde horretan edo egoitza bakoitzean izurriak eta laguntza-baliabideek duten egoeraren arabera, betiere behar eta proportzionaltasun irizpideei jarraikiz. Esku-hartze horren ondorioz, osasun publikoko arrazoi justifikatuengatik honakoak agintzea aurreikusten da besteak beste: egoiliarrei alta edo baja ematea; egoiliarrei lurralde bereko beste egoitza publiko edo pribatu bat esleitzea eta hara eramatea; egoitza berriak abian jartzeko behar diren neurriak ezartzea eta dauden egoitzen edukiera edo antolaera aldatzea; eta langile publiko bat izendatzea egoitzaren laguntza-jarduera zuzendu eta koordinatzeko, martxoaren 19ko SND/265/2020 Aginduaren bigarren apartatuaren 1. zenbakiaren b), c) eta d) taldeetan sailkatutako pazienteak dituzten egoitzen kasuan.

Horri dagokionez, kontuan hartzekoa da, orobat, martxoaren 15eko SND/232/2020 Agindua, zeinaren bidez giza baliabideen eta baliabide materialen arloko neurri batzuk hartu baitziren COVID-19ak eragindako osasun krisiaren egoera kudeatzeko. Agindu horren 8. apartatuak xedatzen du ezen, COVID-19aren epidemiaren bilakaeragatik edo eraginagatik ezinezkoa bada herritarrei behar bezalako osasun laguntza ematea kasuan kasuko autonomia erkidegoak dituen baliabide material eta giza baliabideekin, autonomia erkidegoek eskura izanen dituztela osasun zentro eta establezimendu pribatuak, baita hango langileria ere, eta lan istripuetarako mutualitateak.

Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko jarduketen arloan, harrerako baliabideak –apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legean arautuak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak kudeatuak– Gizarte Zerbitzuetako zerbitzuen zorroan bermatutako baliabideak dira, eta, beraz, bai baliabide horien kopurua, bai haietako bakoitzaren gehieneko iraupena, ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan daude arautuak, zerbitzuen zorro hori ezartzen duen arauan, alegia.

Alarma egoera eta biztanleriaren konfinamendua indarrean jarri zirenetik, lanean ari gara baliabide horietan behar bezalako baldintzak izan daitezen osasun arloko agintariek emandako gomendioak bermatu ahal izateko, hala balizko kasu positiboak bakartzeari buruzkoak, nola baliabideen erabiltzaile guztien konfinamenduari buruzkoak. Gainera, beste neurri batzuk ere aplikatu dira, eta horien ondorioz erabiltzaile batzuk lekualdatu, hori guztia osasun alertak irauten duen bitartean gerta litezkeen presako sarreretarako lekua izateko. Horren ondorioz, litekeena da baliabide horietan egoteko gehieneko aldiak aldatzea, eta, horregatik, bidezkoa da horren gaineko neurriak hartzea.

Etxebizitzaren arloan, neurrien helburu nagusia da erraztasunak ematea etxebizitza babestuen sustapenaren arloan eta etxebizitza babestuak birgaitzearen arloan abian dauden espedienteek beren bidea segi dezaten, jarduera ekonomikoaren motorrak diren aldetik, eta, halaber, egoera ekonomiko ahulean dauden familiei laguntzea, etxebizitza libre edo babestu batean errentari daudenean. Gainera, etxebizitza babestuei dagokienez, enpresa sustatzaileek errenten ordainketa atzeratzearen edo barkatzearen alde egiten du. Proposatutako neurriak erraz eta azkar ezar daitezke, eta haiei lotutako eskaerak telematika bidez aurkezten ahal dira, ezarrita dauden plataformen bitartez. Hori guztia deusetan galarazi gabe epe laburrean edo ertainean beste neurri batzuk hartzeko aukera, egoeraren arabera, gaur egun zeharo aldakorra baita.

Beste alde batetik, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen duen urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuak, azken xedapenetako bigarrenean, xedatzen du foru dekretuak sei hilabeteko epean hartuko duela indarra, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Foru dekretu hori 2019ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan. Hortaz, maiatzaren 1ean hartuko du indarra.

COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatu du sektore publikoko prozedurak tramitatzeko epeak etetea eta mugaegunak bertan behera uztea. Etete horiek eragina dutenez lurraldearen antolamendurako tresnak prestatu eta onesteko prozeduretan, eta, ondorioz, baita tresna horien ondoko erregistroan ere, egoki ikusi da foru dekretu horrek indarra hartzeko eguna atzeratzea, tresna berriak onesteko egunak eta ondoren erregistratzekoak koordinatzearren eta tresnak txertatzeko aurretiazko prestakuntzarako epe bat bermatzearren, toki entitateetako hirigintza zerbitzuei, langileei eta hautetsiei begira.

Zerga arloan, jarduera etetearen edo gutxitzearen ondorioz kaltetuak izanen diren autonomoen eta enpresen likideziari laguntzearren, neurri batzuk hartzen dira zerga betebeharrak bete ditzaten erraztasunak emateko, hots: zerga prozeduretako epeak etetea edo luzatzea; zenbait autolikidazio edo aitorpen informatibo aurkezteko epeak etetea edo luzatzea; zenbait tributu zor ordaintzeko epeak etetea edo luzatzea; pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren ondoriozko zenbait ordainketa zatikatu kentzea; eta tributu zorrak zatikatu eta geroratzeko ohiz kanpoko araudi bat ezartzea.

Honaino azaldu diren arrazoiek justifikatzen dute foru lege-dekretu hau onestea, aipatu neurriak berehala hartzea behar-beharrezkoa baita.

Horregatik guztiagatik, abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 21 bis artikuluan jasotako baimena erabiliz, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR