2/2019 FORU AGINDUA, urtarrilaren 24koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira 2019-2020 ikasturtean familiek ordaindu beharreko tarifak, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak egindako txostena, jorratzen duena 2019-2020 ikasturtean familiek ordaindu beharreko tarifen ezarpena, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. apartatuko e) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2019-2020 ikasturtean ordaindu beharreko hileko tarifak ezartzea, foru agindu honen eranskinean jaso diren oinarriekin bat.

  2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

  4. Foru agindu honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

  5. Foru agindu honen aurka gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

  6. Foru agindu hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2019ko urtarrilaren 24an.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

    ERANSKINA

    Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2019-2020 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituzten oinarriak

    Lehenbizikoa.–Tarifak ordaintzea.

    Tarifen ordainketa Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ikastetxe bakoitzerako onesten duen ordutegiaren modalitatearen eta familien diru-sarreren arabera eginen da. Familia bakoitzak ordaindu beharreko kalkulua egiteko, egoki den taula aplikatuko da, foru agindu honen bosgarren oinarrian agertzen direnetatik. Betiere, hileko gehieneko tarifak honako hauek izanen dira:

    HILABETEKO TARIFAK
    Eskola Ordutegi osoko unitateak 198 euro
    Ordutegi murriztuko unitateak 186 euro
    Eskolaldi erdiko unitateak 142 euro
    Jantokia Tarifa 95 euro
    Bigarrena.–Familia unitatearen kontzeptua
  7. Honako hauek dira familia unitateko kide zenbagarriak, foru agindu honen ondorioetarako:

    1.1. Bi gurasoko familiak:

    –Haurraren aita eta ama, ez daudenak legez bananduak, edo dibortziatuak edo bananduak zaintza eta jagoletza partekatuarekin, edo, dagokionean, adingabearen zaintza eta babesa duen tutorea edo pertsona; 25 urtez azpiko seme-alabak, familiaren etxean bizi direnak eta lan errentarik jasotzen ez dutenak (lan bizitzaren ziurtagiri negatiboaren bidez frogatzen badute); eta judizialki ezgaituta eta guraso-ahal luzatuaren edo birgaituaren mende dauden seme-alabak.

    –Banandutako bikotekideek zaintza partekatua badute eta berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria familia unitateko kidetzat hartuko da ondorio hauetarako.

    –Alargunak berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria familia unitateko kidetzat hartuko da ondorio hauetarako.

    –Gurasoak banantzen edo dibortziatzen badira, gurasoetako batek edo legezko tutoreetako batek baldin badu zaintza eta jagoletza , ez da kide konputagarritzat joko adingabekoaren zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoa.

    –Harreran dagoen adingabearen kasuan, harrerako familiari aplikatuko zaio aurreko paragrafoetan xedatu dena.

    1.2. Guraso bakarreko familiak:

    Guraso bakarreko familiatzat hartuko da heldu bat eta 25 urtetik beherako adingabeak, bizileku berean erroldatuak, dituena, non adingabeak ekonomikoki helduaren menpe dauden eta haren kargupean eta zaintzapean esklusiboki, inguruabar hauetako bat gertatzen bada:

    –Heldua alarguna da eta ez da berriz ezkondu eta ez du bikote egonkorrik eratu.

    –Guraso batek bakarrik ezagutu du adingabea semetzat edo alabatzat.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR