2/2019 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, probetarako deialdia egiten duena errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko, 2020. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 2/2019 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, probetarako deialdia egiten duena errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko, 2020. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean. Uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren bidez (2007ko 184. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 2koan), errepide bidezko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu ziren, eta Espainiako zuzenbidera bildu zen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003ko uztailaren 15eko 2003/59/EE Zuzentaraua.

Errege dekretu horretan, hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko baldintzak eta prestakuntza etengabeko ikastaroak egitekoak arautu ziren, biak beharrezkoak baitira Europar Batasuneko edozein estatutan finkaturiko enpresen ibilgailuak Espainiako bide publikoetan gidatzeko, horretarako nahitaezkoa izanik Gidarien Erregelamendu Orokorrean zehazten diren C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenen jabe izatea.

Errege dekretu horren 15. artikulua aplikatuz, bidezko da proben deialdia onestea aipatu ziurtagiria lortzeko asmoz, 2020. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 5. apartatuak eta errepide bidezko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu zituen uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren 15. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz, Kudeaketa Atalak proposatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko, 2020. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean eginen diren probetarako deialdia onestea. Deialdiaren oinarriak eranskin gisa gehitu zaizkio ebazpen honi.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Kudeaketa Atalari eta epaimahaikideei igortzea.

4. Adieraztea ebazpen honek ez duela bide administratiboa amaitzen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garraioetako zuzendari nagusiari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko abenduaren 5ean.–Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Santiago Alemán Carrica.

  1. ERANSKINA

    2020. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean eginen diren probetarako deialdiaren oinarriak, errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko

    Lehena.–Izangaiek bete beharrekoak.

    Proba hauetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

    –Aginduzko ikastaroak gainditu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR