2/2018 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, azaroaren 28koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baitira abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea, Zerga Bereziei buruzkoa, eta martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legea, zeinak arautu baitzituen energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, arautzen dira Nafarroako tributu-araubidea Estatuko tributu araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak.

Esparru horren barnean, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko aipatutako Hitzarmen Ekonomikoaren 31 bis, 35. eta 36. artikuluek ezartzen dute ezen energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, zerga bereziak eta berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga ordainarazteko, Nafarroak aplikatuko dituela une oro Estatuko lurraldean indarra duten arau substantibo eta formal berak. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahal ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahal ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik funtsean aldendu gabe.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 54.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, baldin tributu-araubide erkideko aldaketa batek behartzen badu Estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berberak Foru Komunitatean aplikatzera Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak eman ditzake tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei “tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie baldin aipatutako legegintzarako eskuordetzearen ondorio badira, 14/2004 Foru Legearen 54.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege-dekretuak (zeinak arautzen baititu presazko neurriak trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako) aldatu du energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari buruzko eta hidrokarburoen gaineko zergari buruzko araudia.

Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari dagokionez, hartatik salbuetsiko da sei hilabetez (2018ko azkeneko hiruhilekoa eta 2019ko lehenbiziko hiruhilekoa) ekoiztutako eta sistema elektrikora gehitutako elektrizitatea; sei hilabete horiek dira eskaera handienekoak eta elektrizitateko handizkako merkatuan prezio altuenekoak. Horrek berekin dakar aldatzea zerga-oinarriaren kalkulua eta tributuaren araudian araututako ordainketa zatikatua.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR