2/2015 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN FORU DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako dei egiten duena.

SecciónVII. Hauteskundeen Prozedura

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 15.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Parlamentua lau urterako hautatzen dela, boto unibertsal, libre, berdin, zuzen eta sekretuaren bidez.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 30.4 eta 32.1 artikuluetan ezartzen du Nafarroako Gobernuko lehendakariari dagokiola Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako deia egitea, antolamendu juridikoan araututako moduan.

Bestalde, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeei buruzko azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legeak 12.1 artikuluan xedatzen du hauteskunde horietarako deia Nafarroako Gobernuko lehendakariaren Foru Dekretu baten bidez eginen dela, betiere Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoak zehaztutako epeetan, hau da, lau urtean behin eta maiatzaren laugarren igandean. Halaber, 13. artikuluan xedatzen du hauteskundeetarako deia egiten duen foru dekretuan jakinaraziko dela hauteskundeak noiz eginen diren, hauteskunde kanpaina noiz hasiko den eta Nafarroako Parlamentua eratzeko bilkura zein egunetan eta ordutan izanen den, betiere, hauteskundeak egiten diren egunetik hilabeteko epean.

Horrenbestez,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR