2/2015 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, apirilaren 20ko 36/2009 Foru Dekretua aldatzen duena. Apirilaren 20ko 36/2009 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaile kontratatuen araubidea ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak autonomia erkidegoei esleitzen die, beren eskumenen esparruan, unibertsitateetako irakasle eta ikertzaile kontratatuen araubidea ezartzea.

Apirilaren 20ko 36/2009 Foru Dekretuak arautzen du Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaile kontratatuen araubidea, bai kontratu motak bai mota bakoitzari dagozkion urteko ordainsariak.

Beharrezkoa da foru dekretu hori aldatzea, egun irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko modu desberdinetan aplikatzen diren benetako baldintzetara egokitzeko.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat etorrita, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko urtarrilaren 21eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Apirilaren 20ko 36/2009 Foru Dekretua aldatzea (36/2009 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaile kontratatuen araubidea ezartzen duena).

Artikulu hauek aldatzen dira, ondotik zehazten den moduan:

  1. 6.2. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “Kontratuaren xedea izanen da irakaskuntza eta ikerketa lanak egitea, edo, lehentasunez, ikerketa lanak, eta, hala balegokio, kudeaketakoak, irakaskuntzarako eta ikerkuntzarako gaitasun osoa izanik.”

  2. 6. artikuluari idatz-zati berri bat gehitzen da, 5 zenbakia duena.

    “5. Unibertsitateak bitartekotasunaren lan araubidean bete ditzake irakasle doktore kontratatuaren lanpostuak, behin betiko betetzen diren bitartean aurreko puntuan legez ezarritako prozeduraren bidez.”

  3. 9.2. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “Kontratuak urtebete iraunen du, eta epe berarekin bitan luza daiteke gehienez, betiere departamentuko kontseiluak aldeko txostena egiten badu. Jatorrizko kontratuaren eta bere luzapenen iraupena ezin da inola ere hiru urtetik gorakoa izan.”

  4. 10.1. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “Nafarroako Unibertsitate Publikoak irakaskuntzarako ordezkapen kontratuak egin ditzake lan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR