2/2015 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Anatomia Patologikoaren Zerbitzua sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak atariko III. atalean adierazten du erakunde horren egitura osatu eginen dela osasun laguntzaren arloan, eta horretarako foru dekretu eta foru agindu argiak emanen direla, estatutuen helburu beretara bideratuak.

Bestalde, foru dekretu horren 13.2 artikuluak ezartzen du laguntza zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitalegunea osatzen duten zerbitzu, atal eta unitateen izenak egokitu ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zentroetatik zetozenak bateratzeko prozesuan, haiek baitaude jatorrian.

Nafarroako Ospitaleko Anatomia Patologikoaren Zerbitzua eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko Anatomia Patologikoaren Zerbitzua pixkanaka eratu eta garatu ziren. 2010ean Nafarroako Ospitalegunea sortu zenez, eta arestian aipatutako ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren indarrez, zentro horiek “A” eta “B” izena hartu zuten Nafarroako Ospitalegunearen barrenean.

Gaur egun, besteak beste osasun zerbitzu horiek batu direnez, bidezkoa da Anatomia Patologikoaren Zerbitzu bakar bat sortzea, aipatu jarduera medikoak bat eginda eta antolaketa berria emanda, herritarrei ematen zaien zerbitzua efizienteagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Anatomia Patologikoaren Zerbitzua sortzea.

    Nafarroako Ospitaleguneko Anatomia Patologikoaren Zerbitzua sortzen da, A Ospitaleko Anatomia Patologikoaren Zerbitzuaren eta B Ospitaleko Anatomia Patologikoaren Zerbitzuaren giza baliabideak eta baliabide materialak zerbitzu sortu berrian bilduz.

  2. artikulua. Eginkizunak.

    Nafarroako Ospitaleguneko Anatomia Patologikoaren Zerbitzuak, zuzenean Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Mediko Zentralen Zuzendariordetzaren menpean, behar diren eginkizunak beteko ditu anatomia patologikoaren esparru zientifikoen arloan, diagnostikoari, irakasteari eta prestakuntza emateari eta ikerketari dagokienez.

  3. artikulua. Anatomia Patologikoaren Zerbitzuaren egitura.

  4. Anatomia Patologikoaren Zerbitzuak osasun laguntzako atal hauek izanen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR