19E/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Diabetearen Aholku Batzorde Teknikoaren osaera eta eginkizunak aldatzen dituena (Osasuneko kontseilariaren otsailaren 22ko 17/2016 Foru Aginduan ezarritakoak).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

31. ALDIZKARIA - 2021ko otsailaren 10a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 19E/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Diabetearen Aholku Batzorde Teknikoaren osaera eta eginkizunak aldatzen dituena (Osasuneko kontseilariaren otsailaren 22ko 17/2016 Foru Aginduan ezarritakoak). 2006ko urrian, Osasun Sistema Nazionaleko Kalitate Planaren barrenean, “Osasun Sistema Nazionalaren Diabetesaren Estrategia” onetsi zen. Lortu beharreko helburu batzuk finkatu ziren esku-hartzeen kalitatea eta emaitzak hobetzeko diabetes mellitusari dagokionez. Estrategia hori abian jartzeak Diabetesaren Batzorde Teknikoa egokitzea ekarri zuen, informazioaren bilketan eta osasun laguntzan premia berriei erantzuteko estrategiaren ebaluazioan eta jarraipenean. Horregatik, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 10eko 68/2008 Foru Aginduaren bidez, Diabetesaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera eta eginkizunak aldatu ziren. Batzordea Osasuneko kontseilariaren 1992ko azaroaren 16ko Foru Aginduaren bidez sortu zen, zeina aurretik 284/1996 Foru Aginduaren bidez aldatu baitzen.

2012ko ekainean, Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluak “OSNan eritasun kronikoak tratatzeko Estrategia” onetsi zuen. Dokumentu horretan aholkatzen da eredu integrala erabiltzea eri horiei laguntzeko, zainketen jarraitutasuna bermatuz eta eritasunaren bilakaerara egokituz. Hori lortzeko, laguntza berrantolatu behar da.

Egungo osasun antolaketa eri kronikoen laguntza premietara egokitzeko, 2013ko uztailean Osasun Departamentuak “Paziente kronikoari eta pluripatologikoari arreta emateko Nafarroako estrategia” garatu zuen. Linea estrategiko bat da hautatzen diren eri kronikoentzako laguntza plan eragileak garatzea, eredu integralak erabiliz eta larritasun mailaren araberako modalitate ezberdinak ezarriz. Berariazko laguntza behar duten lehentasunezko erien artean diabetikoak daude.

Horregatik, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 5eko 27/2015 Foru Aginduaren bidez, Diabetesaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera eta eginkizunak aldatu ziren, halako moduz non Osasun Sistema Nazionalaren Diabetesaren Estrategia ezartzeko zituen eginkizunei “OSNan eritasun kronikoak tratatzeko Estrategiari” eta “Paziente kronikoari eta pluripatologikoari arreta emateko Nafarroako estrategiari” lotutakoak gehitu zitzaizkion.

Beste alde batetik, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 22ko 17/2016 Foru Aginduak haren osaera aldatu zuen, Osasun Departamentuaren egitura...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR