19E/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, “Azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko zinema enpresa eta profesionalentzako Generazinema Exporta 2019 laguntzen deialdia” onesten duena. DDBN identifikazioa: 441703.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak 2019ko otsailaren 6an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari honako deialdi hau onets zezan, banakako ebaluazioko araubidean: azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko zinema enpresa eta profesionalentzako dirulaguntzen deialdia.

Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin du, eta bertan eskatu du “Azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko zinema enpresa eta profesionalentzako Generazinema Exporta 2019 laguntzen deialdia” eta deialdiaren oinarri arautzaileak onets daitezen, 15.000,00 euroko gastua baimen dadin, eta foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen. Kontuan harturik hala helburua nola baldintzak betetzen direla, bai eta gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak ere, eta kontuan harturik, halaber, kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. “Azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko zinema enpresa eta profesionalentzako Generazinema Exporta 2019 laguntzen deialdia” izeneko dirulaguntzen deialdia onestea.

  2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen eranskinean jaso direnak.

  3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, ondotik adierazten diren aurrekontuko kredituak baimendu dira:

    AURREKONTUKO PARTIDA EKITALDIA ZENBATEKOA
    A20002-A2510-4709-334103: Artem Exporta: arte eszenikoen arloko ekitaldiak, jaialdiak eta lehiaketak egiteko laguntzak 2019 15.000,00
    4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea
  4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Iruñean, 2019ko otsailaren 26an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

    AZOKA, JAIALDI ETA EKITALDI PROFESIONALETAN PARTE HARTZEKO ZINEMA ENPRESA ETA PROFESIONALENTZAKO GENERAZINEMA EXPORTA LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

  5. –Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio-eremua.

    1.1. Deialdi honen xedea da zinemagintzako azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko enpresa eta profesionalentzako laguntzak arautzea. Laguntza horiek helburu dute Nafarroako ikus-entzunezko sektore profesionalaren merkataritza ekintzei eta filmen erakusketari laguntzea eta haien proiekzioa sustatzea Foru Komunitatetik kanpora, eta banakako ebaluazioaren araubidean emanen dira.

    1.2. Deialdi honen xedeko jarduerak 2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31ra bitarte eginen dira, biak barne.

    1.3. Azoka, jaialdi eta ekitaldi profesional baterako baino gehiagotarako laguntza eskatzen ahalko da eskabide bakar batean.

    1.4. Pertsona eta entitate eskatzaileek eskabide bat baino gehiago aurkezten ahalko dute 4.1 oinarrian ezarritako eguna baino lehen, baldin eta eskatzen den laguntza azoka, jaialdi edo ekitaldi profesional baterako baino gehiagotarako bada. Laguntza-eskaera guztien baturak, guztira, 3.2 oinarrian eskatzaile bakoitzarentzat ezarritako gehieneko muga izanen du.

  6. –Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

    2.1. Pertsona eta entitate hauek hartzen ahalko dituzte deialdi honetan ezarritako laguntzak:

    1. Nafarroako Foru Komunitatekoak diren edo gutxienez ere 2018ko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik dauden pertsona fisikoak.

    2. Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun komunitateak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea.

      Entitate horiek helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean izanen dute, eta jarduera bertan egin, gutxienez ere 2018ko urtarrilaren 1etik. Gainera, helburu sozial gisa, edo estatutuen arabera, xede edo helburu sozial izanen dute ikus-entzunezko edo zinema jarduerak egitea.

      2.2. Aurreko atalean aipatutako pertsona edo entitateek alta emanik egon behar dute, eskaera aurkezteko unean, oinarri hauen 4.3 puntuan aipatutako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean.

      2.3. Laguntza hauetatik propio baztertzen dira honako hauek:

    3. Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

    4. Nafarroako Gobernuaren 2019ko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.

    5. Ikastetxeak edo arte ikasketetako zentroak, eskolak eta/edo akademiak.

    6. Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak, entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

      2.4. Nortasun juridikorik ez duten entitate eskatzaileek ordezkari bat edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adina ahalmen dituena.

      2.5. Onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte. Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsona eta entitateei.

  7. –Deialdiaren diru kopurua eta laguntzen zenbatekoa.

    3.1. Deialdi honek, guztira, 15.000 euroko diru kopurua izanen du, 2019rako onetsitako aurrekontuko partida honen kargura: “Artem Exporta: arte eszenikoen arloko ekitaldi, jaialdi eta lehiaketetarako laguntzak” izeneko A20002 A2510 4709 334103 partida.

    3.2. Laguntzaren zenbatekoa ez da izanen onartutako aurrekontuaren %60 baino handiagoa, eta gehienez ere 3.000 eurokoa izanen da eskatzaileko.

    Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, deialdi honen 5. oinarriaren arabera diruz lagungarriak ez diren gastuen zenbatekoa, eta, bestetik, Balorazio Batzordearen ustez proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

    3.3. Aipatutako muga horiek betetzen badira, eta, bidezko denean dagokion deskontua eginez, laguntzaren zenbatekoa enpresak edo profesionalak eskatutakoa izanen da, aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

    3.4. Laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, eta espedienteak aurkezten diren hurrenkeran tramitatu eta ebatziko dira, aurrekontuan kreditua dagoen artean.

    3.5. Onuradunen batek uko egiten badio laguntzari, dirulaguntzarik jaso ez duen hurrengo eskatzaileari emanen zaio, horrek deialdian eskatutako gutxienekoa gainditzen badu, betiere.

    3.6. Aurrekontuko dirua deialdi honek ezarritako epeetan bukatzen bada, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, itxitzat emanen du eskaerak onartzeko epea, xede horretarako ezarritako funtsak amaitu direlako. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren web-orrian (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/) eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da.

  8. –Eskabideak eta nahitaezko agiriak aurkeztea.

    4.1. Oinarri arautzaile hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurkezten ahalko dira eskaerak, 2019ko irailaren 30era arte (egun hori barne).

    4.2. Eskaerak honela aurkeztuko dira:

    Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da.

    Kasu horretan, eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea ondoren aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

    Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskaerak modu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR