198/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroan herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortza egiteko deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 14a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 198/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroan herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortza egiteko deialdia egiten duena. Herritarren parte-hartzea garatzea da Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoetako bat, demokratizatzeko eta jendartera irekitzeko eta hurbiltzeko bitartekoa izan dadin, baita lan metodologia bezala ere, elkarrizketa eta deliberazio publikoa sustatzeko gobernantza publikoaren funtsezko baliabide gisa.

    Nafarroan Herritarren Parte-hartzea Sustatzeko lehen Planak (2017-2019) neurriak jasotzen ditu plana garatu dezaten Gobernuko departamentuek, toki entitateek eta bestelako erakunde publiko eta pribatuek. Zeharkako izaera duten beste zenbait neurri ere jaso dira, hainbat alorri dagozkienak: hezkuntzari, prestakuntzari, sentsibilizazioari, ikerketa sozialari, legediaren garapenari, etab.

    Aipatutako plan horretan aurreikusitako neurrietako bat da aitortza egitea herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokiei.

    Horrela, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren urriaren 20ko 44/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroan herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortza egiteko deialdia egin zen, 2016an eta 2017an herritarrek parte hartzeko egindako ekimenentzat.

    Orain dagokigu aitortza egitea 2018. eta 2019. urteetan herritarren parte-hartzearen arloan egindako ekimenei.

    Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearen 45.e) artikuluan xedatuarekin bat, herritarren parte-hartze kontuetarako unitate espezializatuari dagokio sustatzea herritarren parte-hartzearen arloko prestakuntzako, sentsibilizazioko, informazioko, aitortzako eta sustapeneko ekintzak.

    Horretarako, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak aurreikusi du deialdi publikoa egitea, aitortza hori eskuratu nahi dutenek hautagaitzak aurkez ditzaten.

    Ondorioz, ikusita espedientean dagoen Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren proposamen txostena, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

    AGINTZEN DUT:

  2. Nafarroan herritarren parte-hartzearen jardunbide egokien aitortzarako deialdia egitea, honako hauei zuzendua: Nafarroako Gobernuko departamentuak, Nafarroako toki entitateak –banaka edo mankomunatuta–, tokiko ekintza taldeak, enpresa publiko nahiz pribatuak irabazi asmoa dutenak edo asmorik gabeak, unibertsitateak eta ikerketa taldeak, ikastetxeak, fundazioak, GKEak, herritarren erakunde eta elkarteak, lanbide elkargoak, sindikatuak eta hedabideak, betiere 2018. eta 2019. urteetan herritarrek parte-hartzeko ekimenen bat egin badute.

  3. Aitortzarako deialdia arautzen duten oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.

  4. Foru agindu hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. Aitortzarako deialdi honen oinarrien eta deialdia aplikatzeko egintzen kontra zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

    Iruñean, 2019ko abenduaren 23an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR