197/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 19koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2020ko lan egutegia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 197/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 19koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2020ko lan egutegia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat. Behin erabaki ondoren Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala –Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpenaren bitartez–, onetsi behar dira Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2020ko aste barreneko jaiegunen egutegia eta haien lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanordu kopuruaren arabera.

Foru agindu honetan arautzen dira, orobat, lanaldia betetzearekin lotura zuzena duten beste gai batzuk, esaterako lanaldiko atsedenaldia eta norberaren arrazoiengatik lanera ez joatea eta lantokitik ateratzea.

Foru agindu honen edukia Mahai Orokorrean negoziatu da erakunde sindikalekin, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6.h artikuluarekin bat (foru dekretu haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Jaiegunen zehaztapena.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek jaiegun hauek izanen dituzte 2020an, igandeez gain:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 6a: San Fermin bezpera. Iruñean lan egiten dutenek 12:00etatik aurrera jai izanen dute.

–Uztailaren 7, 8, 9 eta 10a. Sanferminak. Jai izanen dute Iruñean lan egiten dutenek.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 30a: San Saturnino egunaren biharamuna. Jaieguna Iruñean lan egiten dutenendako.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2. Iruñean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR