197/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana. Honen bidez arautzen da zer prozedura eta familiako egoera baloratzeko zer baremo aplikatuko diren adineko pertsonak, desgaitasun bat dutenak, gaixotasun mental bat dutenak edo gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan daudenak artatzeko egoitza plazetara sartzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

HITZAURREA

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak, gizarte zerbitzuen sistema publikoa arautzen duenak, aitortzen du herritarrek badutela zerbitzu eta prestazio batzuk jasotzeko eskubide subjektiboa. Ezarri du, era berean, politika publikoen funtsezko helburu direla, besteak beste, pertsonen eta taldeen baztertze egoerak prebenitzea eta horiei erantzutea, eta mendekotasun egoeran dauden eta oinarrizko baliabiderik ez duten pertsonen beharrei erantzutea.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuenak, zehaztu zuen gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazioetatik zein aplikatuko diren Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan.

Gizarte zerbitzu orokorren zorroari buruzko foru dekretu horrek ezartzen du honako pertsona hauek badutela, prestazio bermatu gisa, egoitzako arreta izateko eskubidea, aldi baterakoa zein epe luzerakoa: adineko pertsonek, desgaitasuna dutenek, gaixotasun mental bat dutenek eta gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan daudenek, baldin eta ez badute aurrerantzean bizilekuan egoterik, dela mendekotasun egoeran daudelako, familiako gatazka larria dutelako edota familiako laguntza egokirik ez dutelako. Ezarriko da zer baremo bete beharko den aipatu baldintza hori betetzen dela jotzeko.

Egoera hori baremo baten arabera baloratu ahal izateko, urtarrilaren 14ko 3/2010 Foru Agindua eman zen argitara, arautu zuena zer prozedura eta zer baremo aplikatuko diren familiako gatazka larria edo familiako laguntzarik ez dagoen egoera baloratzeko, egoera horrek bide ematen baitu egoitzako arreta zerbitzuak epe luzez edo aldi baterako erabiltzeko. Foru agindu horretan baldintza hauek ezarri dira: eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izana frogatzea, eta bizilekuan ezin egon ahal izatea, dela familiako gatazka larria dagoelako edo familiak ez diolako behar bezalako laguntzarik ematen eskatzaileari. Familiako gatazka larriaren egoera frogatutzat jotzeko, interesdunak 65 puntu edo gehiago lortu behar ditu balorazio sozialaren eskalan (foru agindu horren I. eranskinean dago eskala hori), eta haren gaitasun ekonomikoak ez du IPREMa gainditu behar; 3,5 aldiz, mendekotasuna dutenen kasuan, eta 2,3 aldiz, mendekotasunik ez dutenen kasuan.

Ezartzen du, era berean, eskatzailearen gaitasun ekonomikoa kalkulatzeko aplikatuko dela unean-unean erabiltzaileek zerbitzuen finantziazioan duten parte-hartzea oro har arautzen duen araudia.

Gaur egun, eta hainbat urtez aplikatu ondoren, zenbait aldaketa egin behar dira 6.2 artikuluko bigarren paragrafoan, ohiko etxebizitza alde batera uzteko gaitasun ekonomikoa kalkulatzeko unean, erantzun ahal izateko orain arte etxebizitzaren balioa zenbatu izanagatik kanpoan geratu diren kalteberatasun handiko zenbait egoerari. Aldaketa hori egin behar denez, eta hizpide dugun prozedura honetan sortu den analisia kontuan izanik, egokitzat jo da prestazio hau osotara arautzea. Horiek horrela, aldaketa formalak eta arau teknikaren arlokoak eginen dira, gai materialen edo funtsezkoen gain eraginik izanen ez dutenak; salbu eta prozedura honen sorburu den artikuluaren aldaketa, aipatu artikuluaren funtsa aldatuko baita.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru Agindu honek xede du aurrerantzean bizilekuan ezin egon daitezkeen pertsonak, dela mendekotasun egoeran daudelako, haien familian gatazka larria dagoelako edo behar bezalako familia laguntzarik ez dutelako, egoitzako plaza bat lortzeko bidea arautzea, berdin egonaldia epe luzerakoa edo aldi baterakoa izan.

  2. artikulua. Onuradunak.

    Egoitza plaza batean sartzeko, onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izana frogatzea.

    2. Eskatzailea kalteberatasun eta ahultasun egoeran egotea, bere familian gatazka larria dagoelako edo eskatzaileak behar bezalako familia laguntzarik ez duelako eta, horren ondorioz, ezin delako bizilekuan egon, oinarrizko beharrak ez estaltzeko arrisku handia duelako. Egoera horretan daudela joko da balorazio sozialaren eskalan 65 puntu baino gehiago lortzen dituzten pertsonak (foru agindu honen I. eranskinean eman dira eskala horren zehaztasunak).

    3. Onuradunek baldintza hauetako bat bete behar dute:

      c.1) 65 urte baino gehiago izatea.

      c.2) Desgaitasun bat egiaztatua izatea eta 65 urte baino gutxiago izatea.

      c.3) 18 eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR