197/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoko kide berriak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa sortu zen.

Foru dekretu horren 2.2. artikuluak honela ezartzen du batzorde horren osaera:

“Ondoko kideek osatuko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren foru agindu bidez izendatuko dira, ondotik zehazten diren unitate organikoetako edo entitateetako arduradunek proposaturik:

  1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko hiru ordezkari; haietako bat lehendakari arituko da eta bestea idazkari.

  2. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko hiru ordezkari.

  3. Hezkuntza Departamentuko ordezkari bat.

  4. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ordezkari bat.

  5. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkari bat.

  6. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariak hautatutako hiru ordezkari, ezintasunak dituzten pertsonen Nafarroako erakundeek edo entitateek proposaturik.

  7. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuek proposatutako bi ordezkari.”

    Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 29ko 299/2015 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoko kideak izendatu ziren. Besteak beste, Arturo Martínez Ros jauna eta Nicolás Uriz Bidegain jauna daude.

    Kontuan hartuta aldaketak izan direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren hainbat unitate organikotan; zehazki, Hezkuntza Departamentuan eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, aipatu unitate organikoek edo entitateek proposatuta, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kide berriak izendatzea.

    Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR