194/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kideak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ordezkatzen dutenak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

11. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 17a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 194/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kideak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ordezkatzen dutenak. Azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautu ziren, Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legearen 9. artikuluan jasotako aurreikuspena garatzeko asmoz.

Azaroaren 23ko 106/2016 Foru Dekretuaren bidez, aipatu foru dekretua aldatu zen, besteak beste, bere osaera departamentuetako egituretan sartzen diren aldaketei eta parte hartzeko printzipioari egokitzeko xedez.

Azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretua aldatu ondoren, testuaren 4. artikuluak ezartzen du Nafarroako Jokoaren Kontseiluak honako kide hauek izango dituela: kontseiluburu bat, joko eta apustuen arloan eskumenak dituen departamentuko titularra izango dena; kontseiluburuorde bat, joko eta apustuen arloan eskumenak dituen zuzendaritza nagusiko zuzendaria izango dena; eta bost kontseilukide, ondoren aipatzen diren arloetan eskumenak dituzten zerbitzuetako zuzendariak izanen direnak: segurtasun politikak, laguntza juridikoa, eta droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun batzuen aurkako Foru Planaren ebaluazio, planifikazio eta koordinazioa, jokoarekin eta apustuekin zerikusia duten tributuen kudeaketa, bai eta jokoaren eta apustuen arloko eginkizunak betetzen dituen ataleko burua ere.

Azkenik, Kontseiluko idazkaritzako idazkaria joko eta apustuen arloan eskumenak dituen departamentukoak eta zuzenbide lizentziadunak direnen artean izendatuko dela aurreikusten da.

Jokoaren eta apustuen arloko eskumenak dituen departamentuko titularrak izendatuko ditu titularrak eta ordezkoak, foru agindu bidez.

Kontsulta-organoaren osaera berria finkatu ondoren, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 10eko 62/2018 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kideak izendatu ziren. Jokoaren sektoreko ordezkarien, ordezkaritza handieneko sindikatuen ordezkarien eta ludopatiaren prebentzioaz eta tratamenduaz arduratzen diren elkarteen ordezkarien kasuan, izendapen horiek indarrean daude gaur egun ere.

Hala ere, Foru Komunitateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR