193/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 4koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen eta errebokatzen baitira departamentuaren ordezkari izateko ziurtagiri digitala eta Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 193/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 4koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen eta errebokatzen baitira departamentuaren ordezkari izateko ziurtagiri digitala eta Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, zeina nahitaezko modua baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik komeni da departamentu eta menpeko erakunde autonomo bakoitzaren ordezkariaren sinadura elektronikoa izatea, baita Nafarroako Gobernuarena berarena ere, zenbait aplikaziotara sartzeko, baldin horien kudeaketa haietako bakoitzari badagokio.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak. Halaber, erabaki zen Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak ahalmena izatea Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatzeko.

Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere baliogabetu daitezkeela.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 27ko 64/2017 Foru Aginduaren bidez izendatu ziren departamentuaren ordezkari izateko ziurtagiri digitala eta Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki behar zuten pertsonak, gobernuari formalki zuzendutako jakinarazpen elektronikoetarako sarbidea eduki zezaten.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR