191/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 27koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Administrazioak Eskubide Sozialetako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 191/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 27koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Administrazioak Eskubide Sozialetako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena. Laneko arriskuak prebenitzeko araudia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzen duen apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.8 artikuluak ezartzen duenez, Eskubide Sozialetako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordea osatuko dute esparru horretan izendatutako prebentzioko ordezkariek (departamentu horri atxikitako erakunde autonomoetakoak barne) eta departamentuaren beste horrenbeste ordezkarik, departamentuko titularrak izendatuak.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, eta gizarte gaien arloko eskumenak Eskubide Sozialetako Departamentuari esleitu zitzaizkion. Urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez eta azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez Eskubide Sozialetako Departamentuari atxiki zitzaizkion Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua izeneko erakunde autonomoak.

Egitura organiko horrekin bat, bidezkoa da Eskubide Sozialetako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean Administrazioak izanen dituen zortzi ordezkariak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR