190/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, garapenerako hezkuntza proiektuak eta sentsibilizazio ekintzak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gure foru komunitatearen gizarte kontzientziaz jabeturik, Nafarroako erakundeek funtsak ematen dituzte Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko. Funts horiek herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrerako ekarpen solidarioak dira, eta Garapenerako Laguntza Ofizial gisa ematen dira. Besteak beste, helburuak hauek dira: pobrezia desagerraraztea, guztien oparotasuna eta ongizatea sustatzea, ingurumena babestea eta mundu osoko klima aldaketari aurre egitea, mundua justua, zuzena, tolerantea, irekia eta inklusiboa izateko eta ahulenen premiak asetzeko.

Bestalde, Europar Batasuneko Kontseilua, kontuan hartuz gure gizartearen elkar-menpekotasun orokorra, nazioarteko elkartasunaren sentimendua sendotu beharra eta Europan kultura-arteko gizarte bat ezartzeko ingurune egoki bat sortu beharra, ahaleginak egiten ari da Batzordeak eta estatu kideek garapenerako hezkuntza eta sentsibilizazioa gehiago babesteko, eta, hori dela-eta, “Europako kontsentsua garapenaren inguruan” delakoa ezarri du, Europako Batzordeak berak eta estatu kideek jarrai dezaten garapenerako hezkuntzaren arloan eta sentsibilizazioaren arloan lan egiten duten GGKEen ekimenak sostengatzen.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak, apirilaren 6ko 4/2010 Foru Legeak aldatutakoak, nazioarteko ekintza solidarioaren arlo honen printzipioak, helburuak eta bitartekoak ezartzen ditu, besteak beste. Zehazki, 14. artikuluak xedatzen du, garapenerako lankidetza jarduerak sustatzeko, funts publikoak erabiliko direla, besteak beste. Halaber, haren 7.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Administrazio Publikoek garapenerako lankidetzarako programetan garapenerako hezkuntzarako eta gizartearen sentsibilizaziorako ekintzak bilduko dituztela, zuzenean edo garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin batera egin beharrekoak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, bai eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere.

Orobat, haren 30. artikuluaren arabera, aurrekontuko ekitaldia ez den urteko aldi batean (ikasturtean, adibidez) gauzatu ohi diren diru-laguntzaren xedeko jardueren kasuan, hurrengo ekitaldirako behar den gastu konpromisoa eskura daiteke, eta horretarako Nafarroako Gobernuaren baimena ez da nahitaezkoa.

Horrenbestez, beharrezkoa da garapenerako hezkuntza proiektuak eta sentsibilizazio ekintzak egiteko diru-laguntzei buruzko oinarriak ezarri eta argitaratzea, diru-laguntza horietan publizitatearen, gardentasunaren, konkurrentziaren, objektibotasunaren, berdintasunaren, bereizkeriarik ezaren eta kontrolaren printzipioak bermatzeko, baita administrazio emaileak finkaturiko helburuak lortzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko eragimena ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.–Garapenerako hezkuntza proiektuak eta sentsibilizazio ekintzak egiteko diru-laguntzetarako deialdia eta haren oinarriak, foru agindu honen I. eranskinean ageri direnak, onestea.

Bigarrena.–Zenbait urtetarako 445.000 euroko gastua baimentzea, honela banaturik: 245.000 euro 2016ko ekitaldirako, 2016ko gastu aurrekontuko “Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004-91100-4819-143102 kontu-sailaren kargura; eta 200.000 euro 2017ko ekitaldirako.

Hirugarrena.–Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Laugarrena.–Foru agindu hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Bosgarrena.–Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Zentrora, Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

  1. ERANSKINA

    Garapenerako hezkuntza proiektuak eta sentsibilizazio ekintzak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak

    Lehena.–Xedea eta helburua.

    1. Eskubide Sozialetako Departamentuak diru-laguntzen deialdia egin du. Horien bidez, Nafarroan diren garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin eta unibertsitateekin batera, garapenerako lankidetzaren eragile diren heinean, gizartea garapen bidean diren herrialdeen arazoekiko sentikorrago bihurtuko duen eta elkarren mende dagoen munduari buruzko kontzientzia eta ulermen kritikoa garatuko dituen esku-hartzeak finantzatuko dira elkartasuna eta lankidetza aktiboa bultzatuz.

    2. Esku-hartzeak hiru mota edo modalitatetakoak izaten ahalko dira:

      A modalitatea: sentsibilizazio ekintzak. Esku-hartze horien xedea da garapen bidean dauden herrialdeen arazoen ezagutza erraztea, batik bat aurrerapen txikiena duten herrialdeena, eta txirotasunaren arrazoiak eta globalizazioaren harreman ekonomikoak, sozialak eta kulturalak ulertzen laguntzea.

      B modalitatea: garapenerako hezkuntza esparru ez-formalean. Hezkuntza asmoa izanik eta irakaskuntza-ikaskuntzaren esperientziak planifikatuta direla, hezkuntza formalaren esparrutik kanpo gertatzen diren hezkuntza prozesuak bultzatzen dituzten esku-hartzeak dira.

      C modalitatea: garapenerako hezkuntza esparru formalean, hau da, legez araututako hezkuntza sisteman garatzen diren jarduera pedagogiko guztiak. Zenbait urtetarako esku-hartzeak izanen dira, ikasturte batean egiten baitira.

    3. Urtebeterako diseinatuko dira.

      Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria modalitatearen arabera.

      445.000 euro daude deialdi honetarako. Horietatik, 245.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, 2016ko gastu aurrekontuko “Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004-91100-4819-143102 kontu-sailaren kargura, eta 200.000 euro 2017ko ekitaldiari.

      Zenbateko horiek honela banatuko dira hiru modalitateen artean:

      A modalitatea: sentsibilizazio ekintzak: 80.000 euro 2016ko ekitaldian.

      B modalitatea: garapenerako hezkuntza esparru ez-formalean: 40.000 euro 2016ko ekitaldian.

      C modalitatea: garapenerako hezkuntza esparru formalean: 125.000 euro 2016ko ekitaldian, eta 200.000 euro 2017ko ekitaldian.

      Modalitateren batean 2016ko urterako kreditua agortzen ez bada, sobratzen den dirua besteen artean banatuko da, lehentasun hurrenkera honi jarraituz: C modalitatea: hezkuntza formala; B modalitatea: hezkuntza ez formala; A modalitatea: sentsibilizazioa.

      Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak:

      Deialdi honen xede diren diru-laguntzak hartu ahal izateko, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) eta unibertsitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

      1. Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak izanez gero, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziako (AECID) Garapenerako Gobernuz kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribaturik egon beharko dute.

      2. Entitatearen egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

      3. Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea.

      4. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarrita dauden gainerako debekuetatik bat ere ez urratzea.

      5. A modalitatean, nahitaezkoa da hiru GGKEko edo gehiagoko batasun gisa aurkeztea; B eta C modalitateetan, hiru GGKEko edo gehiagoko batasunak aurkezten ahalko dira. Unibertsitateen kasuan, C modalitatean bakarrik aurkezten ahalko dira, hau da, garapenerako hezkuntza esparru formalean izenekoan. Hori guztia, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.2 eta 3 artikuluan aurreikusitako moduan, eta batasuneko entitate bakoitzak bete beharko ditu aurreko puntuan adierazitako baldintzak.

        Laugarrena.–Esku-hartzeetan bete beharreko baldintzak.

        Diru-laguntzak hartu ahal izateko, entitate eskatzaileek aurkezten dituzten esku-hartzeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

      6. Deialdi honen lehen oinarriko xede eta helburuei eta Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 2., 3. eta 7. artikuluetako printzipioei lotzea.

      7. Finantzaketaren %20, gutxienez, funts propioetatik, beste administrazio publiko batzuetatik –Nafarroako Gobernuaren beste departamentuen eta erakunde autonomoen funtsak kenduta– edo beste entitate batzuetatik aterako da.

      8. Jarduerak 2016an hastea.

      9. Zeharkako kostuak ez dira izanen esku-hartzearen kostu osoaren %10etik gorakoak.

      10. Esku-hartze bakoitzeko eskatzen diren gehieneko zenbatekoak honako hauek izanen dira:

        –A modalitatean (sentsibilizazio ekintzak): 25.000 euro.

        –B modalitatean (garapenerako hezkuntza esparru ez-formalean): 20.000 euro.

        –C modalitatean (garapenerako hezkuntza esparru formalean): 30.000 euro GGKEen kasuan, eta 20.000 euro unibertsitateen kasuan.

        Bosgarrena.–Diru-laguntzen bateragarritasuna.

    4. Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.

    5. Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

      Seigarrena. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

    6. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak kontu-sail hauetan sartzeko modukoak izanen dira:

      1. Zuzeneko gastuak:

        a.1) Ondasun higiezinak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR