19/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 19/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan. Urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuaren bidez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, atalen maila arte.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Kultura eta Kirol Departamentuaren bulego mailako egitura egokitzearren, bidezkoa da beste erregulazio bat onestea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedea eta egitura orokorra

    1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura eta eginkizunak garatzea, bulegoen mailan.

    2. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

    Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

    –Administrazio Aferetarako Bulegoa.

    –Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa.

    3. artikulua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

    1. Ondare Historikoaren Zerbitzuaren menpe:

      Ondare Arkitektonikoa Zaintzeko Bulegoa.

    2. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren menpe:

      –Dokumentuen eta Artxiboen Kudeaketa Sistema Administratzeko Bulegoa.

    3. Museoen Zerbitzuaren menpe:

      –Koordinazioaren eta Zerbitzuen Bulegoa.

      –Ondare Etnologiko eta Immaterialaren Bulegoa.

    4. Liburutegi Zerbitzuaren menpe:

      –Jendearentzako Zerbitzuen Bulegoa.

      –Informazio Baliabideen Bulegoa.

      –Liburutegiak Koordinatzeko Bulegoa.

      –Prestakuntza, Sustapen eta Hedapen Bulegoa.

      –Zerbitzu Digitalen Bulegoa.

    5. Kultur Ekintza Zerbitzuaren menpe:

      –Berrikuntza Bulegoa.

    6. Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalaren menpe:

      –Argitalpen Bulegoa.

      2. Hala Nafarroako Liburutegia, nola kultura arloan eskumena duen departamentuari atxikitako langileek lan egiten duten Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko liburutegiak, organikoki, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren menpeko zentroak dira.

  2. KAPITULUA

    Idazkaritza Tekniko Nagusia

    4. artikulua. Administrazio Aferetarako Bulegoa.

    Administrazio Aferetarako Bulegoak, Kudeaketa Administratiboaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Herritarrei argibideak eta arreta emateko zerbitzuak.

    2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistroen gaineko araudiak erregistro orokorrei esleitzen dizkien eginkizunak.

    3. Kultura eta Kirol Departamentuaren iragarki-taularen eguneratze eta mantentze-lanak.

    4. Dokumentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialera eta Estatuko Aldizkari Ofizialaren ediktu-taula bakarrera igortzea.

    5. Hitzarmenen Erregistroko inskripzioaren tramitazioa.

    6. Departamentuko espediente administratiboen tramitazioa koordinatu eta haien jarraipena egitea.

    7. Espedienteak artxibatu eta zaintzea.

    8. Dokumentuen digitalizazioa eta haien tratamendua.

    9. Behar den guztia prestatzea departamentuaren zerbitzu administratibo eta orokorrek funtzionamendu egokia izan dezaten.

    10. Langileak lanera joaten diren edo ez kontrolatu eta kudeatzea.

    11. Laguntza administratiboa eta langileen mailako laguntza ematea hala eskatzen duten departamentuko unitate organikoei.

    12. Lanpostuak eta informatikako ekipoak egokitzeko eskaerak, baita telekomunikazio zerbitzuen eta Interneten gainekoak ere.

    13. Administrazio prozedurak hobetzeko behar diren berrikuntzak proposatzea, baita zirkuitu administratiboak arrazionalizatzeko neurriak ere.

    14. Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

      5. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa.

      Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoak, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

    15. Departamentuari lotutako gastu konpromisoak tramitatzea eta haien jarraipena egitea.

    16. Fakturen Erregistroa administratzea departamentuan, eta, hortaz, departamentuari lotutako Fakturen Erregistroaren mantentze-lanez eta koordinazioaz arduratzea.

    17. Extr@ bidetik kontabilizatutako espedienteen jarraipena egitea, baita Fakturen Erregistroarena ere, departamentuko gainerako zerbitzuen laguntzarekin.

    18. Kontu-hartzailetza delegatuarekin eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak gastua kontrolatzeko dituen organoekin koordinatzea.

    19. Azterlan edo txosten ekonomikoak egitea.

    20. Departamentuko titularrak, zuzendaritza nagusiek edo zerbitzuek proposatzen dituzten aurrekontu-aldaketak tramitatzea.

    21. Departamentuko kontabilitate-espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

    22. Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

  3. KAPITULUA

    Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

    Ondare Historikoaren Zerbitzua

    6. artikulua. Ondare Arkitektonikoa Zaintzeko Bulegoa.

    Ondare Arkitektonikoa Zaintzeko Bulegoak, Ondare Arkitektonikoaren Atalari atxikita, honako eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Ondare arkitektonikoaren obra proiektuak prestatzea eta zuzendari lana egitea.

    2. Ondare arkitektonikoaren eraikinetako proiektuak eta obrak gainbegiratzea eta kontrolatzea.

    3. Nafarroako Gobernuaren monumentuen kontrola eta mantentze-lana.

    4. Ondare arkitektonikoaren gaineko informazio, komunikazio, hedapen eta kudeaketa lanak koordinatzea, programa berekien bidez edo eskumena duten gainerako organoekin lankidetzan.

    5. Ondare arkitektonikoari buruzko gaietan aholkularitza eta laguntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR