19/2019 FORU DEKRETUA, martxoaren 6koa, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ATARIKOA

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginak, funtzionario publikoei buruzko II. tituluko VII. kapituluan, lanpostuak nola beteko diren arautzen du. Azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duenak, garatzen du arauketa hau. Dekretu horren II. tituluak funtzionarioentzako erreserbaturiko lanpostuak betetzeko moduaz dihardu, eta zehatzago esateko, II. kapituluko 2. atalak aipatzen ditu lanpostuak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeari buruzko xedapenak.

Aipatu azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutua arautzen duen martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriaren 3. puntuan dagoen gaikuntza kontuan hartuta eman zen. Puntu hartan esaten zen ezen, Estatutua garatu eta exekutatzeko beharrezkoak ziren erregelamenduzko xedapenak emateko eskumenaren kaltetan gabe, Foru Diputazioak lanpostuak betetzeko erregelamendu bat onetsi behar zuela. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginak berariaz indargabetu duelarik 13/1983 Foru Legea, 215/1985 Foru Dekretua indarrean dago oraindik, eta horixe da Langileen Estatutuaren erregelamenduzko garapena lanpostuak betetzeko garaian.

Azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 8. artikuluaren 3. atalak zehazten du zein diren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen eremuan, funtzionarioen borondatezko mugikortasun-esparruak osatzen dituzten unitate organikoak, lekualdatze lehiaketaren bidez mugitu ahal izateko. Hala, aipatu erregelamenduaren 8.3.c) artikuluak adierazten du hauxe izanen dela borondatezko mugikortasunerako prozedura “langileak atxikitzeko eremu organiko beraren mende dauden zentroen artean, zentrook herri berean badaude ere. Ondorio hauetarako, hauek denak zentrotzat hartzen dira: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren zentro asistentzialak, Hezkuntza Departamentuaren hezkuntza zentroak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren lurralde-unitateak eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren zentroak”.

Enplegu-baldintzak hobetzeko xedez, eta kulturaren arloan eskumenak dituen departamentuari atxikitako eta beren zerbitzuak Nafarroako Liburutegian eta Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarean ematen dituzten funtzionarioen mugikortasuna...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR