19/2017 FORU LEGEA, abenduaren 27koa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO TOKI OGASUNEI BURUZKO MARTXOAREN 10EKO 2/1995 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

HITZAURREA

Foru lege honen xedea Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzea da, Konstituzio Auzitegiak 2017ko ekainaren 5ean onetsi eta aurtengo uztailaren 15eko “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu zen 72/2017 Epaia betetzeko. Horrenbestez, xedea da erantzun normatibo azkar bat ematea, epai horrek hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren kudeaketan eta aplikazioan dituen ondorioak argitze aldera.

Aipatutako epaiak 686-2017 zenbakiko konstituziokontrakotasuneko gaia baiesten du, eta, beraz, deklaratzen du Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2, 175.3 eta 178.4 artikuluak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari buruzkoak, Konstituzioaren kontrakoak eta baliogabeak direla, betiere, balio gehikuntzarik gabeko egoerak zergapetzen dituzten aldetik.

Hori kontuan harturik, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean behar diren aldaketak egiten dira, hiri-lurren eskualdaketan balio-gehikuntzarik gertatzen ez denean eragiketa horiek zerga horren menpe egon ez daitezen, baina Konstituzio Auzitegiaren irizpideak aplikatuz, hau da: batetik, auzitegiak dio guztiz egokia dela balio-gehikuntzak zergapetzeko helburua duen politika legegile bat aukeratzea, balizko ahalmen ekonomikoen zenbatespen objektiborako sistema batean oinarritzen dena, eta ez egiazko ahalmen ekonomikoan; bestetik, Auzitegiaren iritziz, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga hori, egun legeetan jasota dagoen moduan, Konstituzioaren araberakoa da eragiketan lurren balio-gehikuntza dagoenean.

Horrez gain, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean beste aldaketa txikiago batzuk egiten dira, edukia hobetzeko eta eguneroko esperientziak atzemandako disfuntzio batzuk zuzentzeko.

Foru lege honek, halaber, irizpide berriak ezartzen ditu trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan.

Foru lege hau hiru artikuluz, xedapen iragankor batez eta bi azken xedapenez osatuta dago.

Lehenbiziko artikuluak 4. apartatua gehitzen dio Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 172. artikuluari, eta 2017ko uztailaren 15etik aurrera gertatzen diren zerga-egitateetan izanen ditu ondorioak.

Lehen artikulu horretan xedatutakoari jarraikiz, 2017ko uztailaren 15etik aurrera gertatzen diren zerga-egitateei aplikatuko zaie 172. artikuluko 4. apartatu berrian arautzen den kasua, zergaren menpe ez egotea alegia, eta horrela, subjektu pasiboak frogatzen ahalko du balio-gehikuntzarik ez dela sortu eskualdaketaren balio errealen eta lurren eskurapen balio errealen arteko diferentziagatik. Balio-gehikuntzarik ez dagoela frogatzen bada, eragiketa ez da zerga horren menpe egonen, eta, beraz, lurraren eskualdaketagatik ez da hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren tribututaziorik izanen.

Eskualdaketa zergaren menpe ez dagoela frogatzen ez bada (hau da, eskualdaketan balio-gehikuntza dagoela egiaztatzen bada), ordea, zerga-egitate horiei unean-unean indarra duen zerga araudia aplikatuko zaie gainerako guztian. Eta esan dezakegu jada 2017ko abenduaren 31 arteko araudia eta data horretatik aurrerakoa ez direla berdinak izanen.

Horrenbestez, lurren balio-gehikuntzarik izan ez den kasuan kargarik ez denez ezarriko, zergatik kanpo geldituko dira, eta kasu horietan ez da beharrezkoa izanen zerga-oinarriaren kalkulua egitea. Horrela, 2017ko uztailaren 15etik 2017ko abenduaren 31 bitarte gertatutako zerga-egitateei dagokienez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2, 175.3 eta 178.4 artikuluak (Konstituzioaren aurkakotzat jo direnak) lurren balio-gehikuntza gertatzen denean aplikatuko dira soilik, hau da, eduki hori konstituzioaren araberakoa denean, eta, horrela, epaia beteko da. Horrek esan nahi du 2017ko uztailaren 15etik 2017ko abenduaren 31 bitarte gertatutako zerga-egitateei, behin frogatu ondoren eskualdaketan balio-gehikuntza gertatu zela, data horietan indarra zuen araudia aplikatuko zaiela osotara (egungo 175.2 artikuluko taulak eta arauak barne). 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatzen diren zerga-egitateei, ordea, behin frogatu ondoren eskualdaketan balio-gehikuntza gertatu zela, data horretatik aurrera indarra izanen duen araudia aplikatuko zaie (beste koefiziente eta erregela batzuekin, horiek 175.2 artikulu berrian jasota egonen badira ere).

Kostu bidezko eskualdaketen kasuan, zehazki, ezartzen da ezen, balio-gehikuntza ez dagoela frogatzeko, lurraren eskualdaketaren eta eskurapenaren balio errealak, hurrenez hurren, higiezinaren eskualdaketan eta eskurapenean ordaindutakoak, izanen direla eragiketa horiek jasotzen diren agiri eta tituluetan ageri direnak, edo, bestela, udalak edo higiezinaren eskualdaketa kargatzen duten zergen kudeaketaz arduratzen den Zerga Administrazioak egiaztatutakoak, haiek baino handiagoak badira.

Irabazizko eskurapen edo eskualdaketak direnean, xedatzen da balio horien zenbateko erreala oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren aitorpenean ageri dena izanen dela, edo udalak edo eskualdaketa kargatzen duten zergen kudeaketa egiten duen tributu Administrazioak administratiboki egiaztatutakoak, hura baino handiagoa bada.

Ikusten denez, eragiketa zergaren menpe dagoen edo ez frogatzeko aukeratu den bidea erraza da, hasiera batean balio errealtzat hartuko baitira higiezinaren eskualdaketan eta eskurapenean ordaindutakoak, hurrenez hurren, eskualdaketa agiri bidez jasotzen dituen tituluetan ageri direnak alegia. Irabazizko eskurapen edo eskualdaketen kasuan, balioen zenbateko erreala, hurrenez hurren, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren aitorpenean ageri dena izanen da.

Alabaina, foru lege honek zehazten du hasierako aitorpena, zergaren menpe ez egoteari buruzkoa eta balioa egiaztatu aurretik egindakoa, behin-behinekoa izanen dela. Hori dela medio, ondoren egiaztatzen den balioaren arabera frogatzen bada balio-gehikuntza izan dela, lurraren eskualdaketa zergaren menpe geldituko da. Kasu horretan, udalek behar den tributu likidazioa eginen dute.

Likidazioa egina bada ordurako, ordea, zergadunak eskubidea izanen du bidegabeki egindako sarrerak itzul dakizkion, ondoren egiaztatutako balioaren arabera frogatzen bada ez dela balio-gehikuntzarik izan.

Foru legearen bigarren artikuluak ere zenbait aldaketa egiten ditu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, baina 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatzen diren zerga-egitateetan izanen dituzte ondorioak.

Bigarren artikulu horren bigarren apartatuan, testu berria ematen zaio Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluari, zergaren zerga-oinarria arautzen duenari.

175. artikuluko 1. apartatuan, aldaketa hauek egiten dira:

1.–“Erreala” hitza kentzen da zerga-oinarriaren kontzeptua definitzen denean. Honela xedatzen da: zerga-oinarria “hiri-lurren balio-gehikuntza da, sortzapenaren unean dagoena, gehienez ere hogei urteko epean izandakoa”.

2.–Aginduari tarte bat gehitzen zaio amaieran, zerga-oinarria zehazteko moduari dagokiona. Zerga-oinarria zehazteko, bi hauen biderketa eginen da: sortzapenaren unean lurrak zuen balioa eta 2. apartatuan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR