19/2017 FORU DEKRETUA, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, euskaraz jakin beharrari eta burutza bat betetzeko beharkizunei buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Orobat, estamentuen eta espezialitateen eranskinaren eguneratzea jasotzen da. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean dago eranskin hori.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 22ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu huts batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

    Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

    –Garapen Ekonomikorako Departamentua.

    Herri Lan Zuzendaritza Nagusia: Taldeburua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 2090 zenbakia duena plantilla organikoan. Biltegizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 2017 zenbakia duena plantilla organikoan. Bidezaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 1947 zenbakia duena plantilla organikoan. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia: Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 841 zenbakia duena plantilla organikoan. –Eskubide Sozialetako Departamentua.

    Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia: Gizarte-hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 2893 zenbakia duena plantilla organikoan. Zerbitzu anitzetako arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 3022 zenbakia duena plantilla organikoan. Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia: Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 7975 zenbakia duena plantilla organikoan. –Osasun Departamentua.

    Osasun Zuzendaritza Nagusia. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua: Administrari laguntzailea. Bi lanpostu huts...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR