19/2015 FORU AGINDUA, urriaren 15ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzeko titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta zuzenean haren menpe dauden bestelako administrazio organoetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean nahiz ezintasun pertsonalen bat duenean haren ordez aritzeko. Manu horren 6. puntuaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.

Horrenbestez, aipatutako legearen artikulu horrekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, haren ordez, zuzendaritza nagusi horren menpeko zerbitzuetako zuzendari titularrak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honi jarraikiz:

    1. Kultur Ekintza Zerbitzua.

    2. Museoen Zerbitzua.

    3. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua.

    4. Liburutegi Zerbitzua.

    5. Ondare Historikoaren Zerbitzua.

  2. Idazkari tekniko nagusiaren kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, haren ordez, honako organo hauetako titularrak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honi jarraikiz:

    1. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR