19/2015 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Ez-egoiliarren kontuen gaineko informazio aitorpena” izeneko 291 eredua onesten duena, baita haiek ordenagailuan zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko diseinu fisikoak eta logikoak ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluak ezartzen du, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordainarazteko orduan, Estatuak unean-unean ezarrita dituen arauekin alderatuta, funtsez eta formaz eduki bera duten arauak aplikatuko dituela Foru Komunitateak. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe.

Horrez gainera, xedatzen du establezimendu iraunkorrik izan gabe lortzen diren errentak kargatzen direnean, zergaren ordainarazpena Foru Komunitateari egokituko zaiola, betiere 20. artikuluan ezarritako irizpideak aplikatuz errentak Nafarroan lortu edo ekoitzi direla ondorioztatzen baldin bada.

Bestetik, 46.2 artikuluak ezartzen du zerga arloko informazioa emateko betebeharrak, legez eskatzen direnak, betetzeko xedea duten aitorpenak, jarduera horiek ikuskatzeko eskumena duen administrazioan aurkeztu beharko direla, zein bere araudiaren arabera, enpresa eta lanbide jarduerak garatzen dituzten tributudunak direnean.

Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorreko (uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuak onetsia) “Kreditu-entitateetako kontuei buruz informatzeko betebeharra” izeneko 37. artikuluak xedatzen du kreditu-entitateak eta, indarreko araudiari jarraituz, banku edo kreditu trafikoan aritzen diren gainerako entitateak behartuta egonen direla urteko informazio aitorpen bat aurkeztera entitate horietan irekitako kontu guztiei buruz, edo Espainian edo Espainiatik kanpoko establezimenduetan hirugarrenen esku utzita dituzten kontu guztiei buruz.

Zerga Administrazioari eman beharreko informazioan kontuen identifikazio osoa agertuko da, eta kontu horien titular, baimendun edo onuradunak diren pertsona edo entitateen izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia, kontuetan abenduaren 31n izandako saldoak eta urteko azken hiruhilekoko batez besteko saldoa, eta kasuan kasuko eredua onesteko ministro-aginduan ezartzen den informazioa zehazteko behar den beste edozein datu garrantzitsu. Eman beharreko informazioan kontu korronteak, aurrezki kontuak, eperako ezarpenak, kreditu kontuak eta bestelako kontu guztiak agertuko dira, zein den ere haien modalitatea edo izena, nahiz eta ordainketarik, atxikipenik edo konturako sarrerarik ez izan. Pertsona edo entitate titular, baimendun edo onuradunen izen-deiturak, sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia aitorpenaren urteko momenturen batean hala izan direnei dagozkie.

Orobat, aipatu arauko “Elkarren laguntzaren esparruko kontuei buruz informatzeko betebeharra” izeneko 37 bis artikuluak ezartzen du finantza erakundeak behartuta egonen direla haietan irekitako finantza kontuei buruzko informazio aitorpena aurkeztera, kasu bakoitzean elkarren laguntzari buruz aplikatzen den araudian zehaztutako inguruabarrak gertatzen direnean. Kasu horietan, aipatu araudian ezarritako moduan, kontuen titulartasuna edo kontrola duten pertsonen bizilekua edo, bidezko denean, nazionalitatea, identifikatu beharko dute finantza erakundeek. Eman beharreko informazioan elkarren laguntzari buruzko arauditik datorrena sartuko da eta, betiere, aipatu pertsonen kontuen identifikazio osoa eta izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta, zein den kasua, identifikazio fiskaleko zenbakia edo antzekoa.

Bestetik, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bategineko (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretua) 14.1.f) artikuluak ezartzen duenaren arabera, salbuetsita daude Espainiako Bankuak edo atzerriko transakzioen araudian aipatzen diren entitate erregistratuek, zerga hori dela eta, establezimendu iraunkorrik gabe, zergadunei ordaindutako ez-egoiliarren kontuen etekinak.

Lege beraren 31.4 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, ez da bidezko atxikipenik egitea etekin horien gainean, errenta salbuetsiak direlako; alabaina, ez dira galarazten etekin horien gaineko aitorpenak aurkezteko betebeharrak, atxikipena egitera behartu gisa definitzen diren subjektuei eskatzen ahal zaizkienak, Legearen aipatu 31. artikuluko 5. idatz-zatiak eta Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren Erregelamenduko (uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuak onetsia) 15. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.

Aurreko lerroaldean aipatu arauek ezartzen dutenez, atxikipenak eta konturako diru-sarrerak egitera behartutako subjektuek atxikitako kopuruen eta kontura egindako sarreren aitorpena aurkeztu beharko dute, edo aitorpen negatiboa, Zergari buruzko Legearen 31. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako errentak ordaindu dituztenean.

Orobat, atxikipenen eta kontura egindako sarreren urteko laburpena aurkeztu beharko dute, hartan identifikazio datuez gain, zergari lotutako errenten hartzaileen izenen zerrenda adierazita, atxikitzaileak edo konturako sarrera egitera behartuak errenta horiek ordaindu edo abonaturik. Hartzaile horien artean Zergari buruzko Legearen 31. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritakoaren ondorioz atxikipenik izan ez duten errentak jaso dituztenak sartuko dira.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 5eko 88/2013 Foru Aginduaren bidez onetsitako 216 ereduan (establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentei buruz, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga aitortzeko eta atxikipenak sartzeko eta konturako sarrerak egiteko) eta azaroaren 10eko 183/2009 Foru Aginduaren bidez onetsitako 296 ereduko urteko laburpenean, zergadunei ordaindutako ez-egoiliarren kontuetako etekinak, atxikipenetik salbu direnak, ez dira adierazi beharko atxikipena egitera behartuta dauden subjektuek aurkeztu beharreko atxikipenen aitorpenetan. Dena dela, aipatu 183/2009 Foru Aginduaren xedapen gehigarri bakarrean aurreikusten da atzerriko transakzio ekonomikoen araudian aipatzen diren entitate erregistratuak behartuta egonen direla ez-egoiliarren kontuei buruz erabakitzen den informazioa ematera zerga arloko administrazioari.

Gaur egungo 291 ereduak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 31ko 372/2002 Foru Aginduaren bidez onetsiak, aukera ematen du aipatu kontuei buruzko informazioa emateko betebeharra betetzeko.

Dena dela, beste herrialde batzuekiko informazio trukea eta zergadun ez-egoiliarren gaineko elkarrekiko kontrola bultzatzearren, gehitu egin dira aipatu 291 ereduan ageri diren erregistroetako identifikazio datuei eta helbideari buruzko datu-eremuak; beraz, beharrezkotzat jotzen da aldaketa horiek jasoko dituen beste eredu bat onestea.

Bestetik, finantza entitateetan interesdunen ez-egoiliar izaera egiaztatzearren, bizileku fiskala aitortzeko eredua onesten da, eta foru agindu honen III. eranskinean jasotzen.

Finantza erakundeek ere aukera izanen dute bizileku fiskalaren aitorpen hori erabiltzeko, bizilekua edo nazionalitatea identifikatzeko betebeharra bete dadin, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren (uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan onetsia) 37 bis artikuluan aurreikusitakoa; orobat, eta ekainaren 30eko HAP/1136/2014 Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoa galarazi gabe; agindu horrexek zenbait gai arautzen ditu, zerikusia dutenak Espainiako Erresumaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko akordioan behar den bezalako informazioa eta arreta emateko ezarritako betebeharrei buruz, atzerriko kontuen zerga betebeharrak hobetzeko, eta bestetik, aipatu aginduak zenbait estatubatuarren finantza kontuen urteko informazio aitorpena, 290 eredua, onesten du.

Horrenbestez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan emandako ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 291 eredua onestea.

  2. “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Ez-egoiliarren kontuen informazio aitorpena” izeneko 291 eredua, foru agindu honen I. eranskin gisa datorrena, onetsi da, baita hura ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian nahitaez aurkezteko diseinu fisikoak eta logikoak ere (II. eranskinean jasoak).

  3. 291 eredua, nahitaez, ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarri batean aurkeztuko da, II. eranskinean ezarritako erregistro diseinuen arabera.

  4. artikulua. Aitorpena aurkeztera behartuak.

  5. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluari jarraituz, Espainiako Bankuak eta kanpoko transakzio ekonomikoen araudian aipatzen diren entitate erregistratuek ez-egoiliarren kontuen informazio aitorpena aurkeztu beharko dute Nafarroako Zerga Ogasunean, Espainian irekita dauden ez-egoiliarren kontu horien titularrak ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak badira, establezimendu iraunkorrik gabeak.

  6. Informazio aitorpena aurkeztera behartuek, zergaren preskripzio aldian, zerga administrazioaren eskura gordeko dute ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadun direla frogatzen duen dokumentazioa, foru agindu honen xedapen gehigarri bakarrean aipatua.

  7. artikulua. Aurkezteko tokia eta epea.

    Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR