19/2014 FORU LEGEA, urriaren 28koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legea aldatzen duen maiatzaren 16ko 10/2014 Foru Legea.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA NAFARROAKO OGASUN PUBLIKOARI BURUZKO APIRILAREN 4KO 13/2007 FORU LEGEA ALDATZEN DUEN MAIATZAREN 16KO 10/2014 FORU LEGEA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legea aldatzen duen maiatzaren 16ko 10/2014 Foru Legeak betekizun berriak ezartzen ditu sozietate publikoek abalak eta maileguak eman ahal izateko.

Aipatutako foru legeak, 75.1, 82. bis eta 82. ter artikuluetan, ezartzen du ezen bai abalak bai maileguak ematea foru lege bidez baimendu beharra dagoela, eta legezko aurreikuspen bat ezartzen du bi kasuetarako; legezko aurreikuspen horren arabera, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeak mailegu eta abaletako uneoroko gehieneko arrisku bizia ezarriko du, bai eta biek ekitaldi bakoitzean izanen duten gehieneko bolumena ere.

Hala eta guztiz ere, oraingo inguruabarrei erreparatuta, Nafarroako sozietate publikoei dagokien aldaketa horren aplikazioa ezin da denboran bat etorrarazi Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen aurreikuspen batekin, zeren eta lege hori ez baita onetsi azken bi ekitaldietan. Horrenbestez, araubide iragankor bat ezarri beharra dago, zeinak sozietate publikoei gutxieneko operatibotasuna emanen baitie mailegu eta abalei dagokienez, une hauetan eragiketa horiek ez daitezen ezinbestez lotuta egon aurrekontuei buruzko legearekin.

Artikulu bakarra.–Xedapen iragankor bat gehitzen zaio maiatzaren 16ko 10/2014 Foru Legeari, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legea aldatzen duenari. Hona testua:

“Xedapen iragankor bakarra.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko 75.1 eta 82. ter.1 artikuluetan aurreikusitakoa betetzen ez den bitartean -sozietate publikoek abalak eta maileguak emateari buruzko baimena Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen bidez eman beharrari dagokionez, haietako gehieneko arrisku bizia eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR