189/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Haren bidez abere lehiaketak antolatzeko laguntzak emateko arauak onesten dira, eta laguntzen deialdia onesten da 2016. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Eskualde eta lurralde mailako abere lehiaketetan agerian gelditzen dira abereen aukeraketaren sustapena, abeltzainen gogoa eta azienda aukeratzeko eta hazteko prozesuan erdietsitako emaitzak, eta herrialde edo lurralde bakoitzeko arraza multzoak ezagutzera ematen dira, arraza horiek sustatzearren.

Urtean zehar, Nafarroako Foru Komunitatean erakusketa, enkante, lehiaketa, erakustaldi edo azoka itxurako hainbat ekitaldi antolatzen dira. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak sailkatuko ditu ekitaldi horiek, antolatzen dituztenek aurkeztutako memoria ikusi ondoren.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak laguntzak ezarri nahi ditu abere lehiaketak egiteko, betiere antolatzaileek zorrozki betetzen badute Nafarroako Foru Komunitatean abere lehiaketak eta animalien beste bilketa batzuk arautzen dituen abenduaren 13ko 491/2013 Foru Agindua.

Deialdi honetako laguntzak Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 24. artikuluko 2. puntuan xedatutakoaren araberakoak dira, izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

Arau hau onetsi aurretik, Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak adierazi zuen Espainiako agintariek (Nafarroako Foru Komunitateak) igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela, eta goian aipatutako arau proiektua erregistratu zuen, SA.45058 (2016/XA) laguntza zenbakiarekin.

Foru agindu honen helburua da laguntza horiek eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzea.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Arauen onespena.

    Abere lehiaketak antolatzeko laguntzak emateko arauak onesten dira (I. eranskina), bai eta foru agindu honen II., III. eta IV. eranskinak ere.

  2. artikulua. Gardentasuna aitortzeko betebeharra.

    Onuradunek gardentasuna aitortzeko betebeharrari buruzko eredua onesten da, eta foru agindu honen IV. eranskinean jaso da.

    Lehen xedapen gehigarria.–2016rako laguntzen deialdia.

  3. 2016an abere lehiaketen antolaketarako diru-laguntzak emateko deialdia onesten da.

  4. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Aurrekontuko kredituak.

    30.000 euroko gastua baimentzen da, 2016ko gastuen aurrekontuko “Abere azokak eta lehiaketak” izeneko 710004 71320 4609 412200 kontu-sailaren kargura, foru agindu honen ondoriozko gastu konpromisoei erantzuteko.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Errekurtsoak.

    Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Laugarren xedapen gehigarria.–Diru-laguntzen deialdiaren erregistroa.

    Arauok eta diru-laguntzen deialdia Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean inskribatzeko agintzen da.

    Bosgarren xedapen gehigarria.–Baldintzakotasuna.

    Foru agindu honetan arautzen diren laguntzak emateko, Europako Batzordeak adierazi behar du dagokion informazioa jaso duela (Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 9.1 artikuluan aipatzen da).

    Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2016ko ekainaren 7an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

    1. ERANSKINA

    Abere lehiaketen antolaketarako laguntzak emateko arauak

  5. artikulua. Xedea eta diru-laguntzen xede izan daitezkeen egoerak.

  6. Foru agindu honen xedea da abere lehiaketetarako laguntzak arautzea, toki, eskualde eta lurralde mailan aurrerantzean ere ospatu daitezen, abereen aukeraketa susta dadin, azienda aukeratzeko eta hazteko prozesuan erdietsitako emaitzak eta abeltzainen gogoa piztu daitezen, eta herrialde edo lurralde bakoitzeko arraza multzoak ezagutzera ematea, arraza horiek sustatzearren.

  7. Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 24.2. artikuluan jasotako aplikazio eremuan, salbuespen baldintzetan eta laguntza kategorietan kokatzen da laguntza araubide hau eta 2016tik 2020ra arte izanen du indarraldia; erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

  8. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak baimendutako abere lehiaketek jasotzen ahalko dute diru-laguntza, betiere Nafarroako Foru Komunitatean egiten badira.

  9. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak laguntzaren testua argitaratuko du, Estatuaren laguntzei buruz duen web orrian, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluan ezarritakoarekin bat.

  10. Aurreko atalean aipatzen den informazioa sei hilabeteko epean argitaratuko da, eta gutxienez hamar urtez mantenduko da. Bi kasuetan, laguntza ematen den egunetik aurrera hasiko da kontatzen epea.

  11. artikulua. Diru-laguntzaren zenbatekoa eta muga.

  12. Laguntzaren gehieneko intentsitatea Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR