188/2015 Foru Agindua, maiatzaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko mahats barietateen sailkapena ezarri zuen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren irailaren 18ko 484/2008 Foru Agindua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak irailaren 18an emandako 484/2008 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko mahats barietateen sailkapena ezarri zen.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 12ko 103/2013 Foru Aginduak 484/2008 Foru Agindua aldatu zuen, ardotarako lau mahats barietate baimendu gehitu baitzituen zerrendan.

Mahastietako produkzio gaitasuna arautzen duen uztailaren 18ko 1244/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluak xedatzen duenez, autonomia erkidegoak arduratuko dira, bakoitzak bere lurraldean, mahatsa produzitzeko edo ugalketa begetatiborako diren “vitis” generoko mahatsondo barietateen sailkapenaz.

Irailaren 18ko 484/2008 Foru Aginduan Nafarroako Foru Komunitatearentzat ezarritako barietate esparruan gaur egun ez dauden zenbait barietaterekin Nafarroako Foru Komunitatean mahats landaketak egiteko interesa ikusi da.

Alde batetik, aipatu 103/2013 Foru Aginduarekin bat, Baztanen mahastigintzako eredu bat ezartzeko ekimenak mantentzen dira, Albariño barietateko ardoak egitea aurreikusita baitago.

Bestetik, Nafarroako Foru Komunitatean barietate esparrua handitzeko eskaera planteatu du “Nafarroa” Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileak; alegia, Cabernet Franc, Malbec, Petit Verdot eta Viognier barietateak gehitzea.

1244/2008 Errege Dekretuaren 35.2 artikuluak adierazten du mahaiko mahatsaren edo ardotarako mahatsaren barietate bat baimendutako kategoria batean sartzen ahal dela barietate horrek gutxienez bi urte daramatzanean ondoko autonomia erkidego baten sailkapenaren barrenean; kasu horretan, ez da aplikatuko errege dekretu horren 32. artikuluan xedatutakoa.

Albariño barietateak bi urtetik gora darama baimenduta Errioxako autonomia erkidegoan, eta Cabernet Franc barietateak bi urtetik gora Aragoiko autonomia erkidegoan; horiek biak mugakideak dira Nafarroako Foru Komunitatearekin.

1244/2008 Errege Dekretuaren 35.3 artikuluak adierazten du barietate guztiz berri bat, autonomia erkidego mugakideetan sailkatuta egon gabe dagoena, sartzeko, errege dekretu horren 32. artikuluan aipatzen den kalitateari buruzko ebaluazioa gainditu beharko duela. Proba horrek gaitasun egokia erakusten duenean, barietate hori baimendutakoen kategorian sartuko da.

Nafarroan esperimentazio lanak egin dira Malbec, Petit Verdot eta Viognier ardotarako mahats barietateekin, eta haien mahastigintzako eta enologiako karakterizazioa egin da. Azterlan horien arabera, barietate horiek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR