187/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2016. urtean garapenerako lankidetzako urteko proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gure foru komunitatearen gizarte kontzientziaz jabeturik, Nafarroako erakundeek funtsak ematen dituzte Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko. Funts horiek herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrerako ekarpen solidarioak dira, eta Garapenerako Laguntza Ofizial gisa ematen dira, pobreziaren oinarrizko arrazoiei ekiteko eta garapena pertsona guztientzat izateko premia unibertsala plazaratzeko.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak, apirilaren 6ko 4/2010 Foru Legeak aldatutakoak, nazioarteko ekintza solidarioaren arlo honen printzipioak, helburuak eta bitartekoak ezartzen ditu, besteak beste. Zehazki, 14. artikuluak xedatzen du, garapenerako lankidetza jarduerak sustatzeko, funts publikoak erabiliko direla, besteak beste.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, baita diru-laguntzak esleitu, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere.

Horrenbestez, beharrezkoa da garapenerako lankidetza sustatzeko urteko proiektuak egiteko diru-laguntzei buruzko arauak ezartzea eta urtean urteko deialdi baten bidez argitaratzea, diru-laguntza horietan bermatu daitezen publizitatearen, gardentasunaren, konkurrentziaren, objektibotasunaren, berdintasunaren, bereizkeriarik ezaren eta kontrolaren printzipioak, baita laguntza esleitzen duen Administrazioak finkatutako helburuak lortzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitzeko eta erabiltzeko ekitatea eta efizientzia ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.–2016. urtean garapenerako lankidetzako urteko proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdia eta haren oinarriak, foru agindu honen I. eranskinean ageri direnak, onestea.

Bigarrena.–2.720.000 euroko gastua baimentzea, 2016ko gastuen aurrekontuko “Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004-91100-4819-143102 kontu-sailaren kargura.

Hirugarrena.–Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Laugarrena.–Foru agindu hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Bosgarrena.–Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Zentrora, Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

  1. ERANSKINA

    2016. urtean garapenerako lankidetza proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak

    Lehena.–Xedea eta helburua.

    1. Eskubide Sozialetako Departamentuak diru-laguntzen deialdi bat egin du 2016. urtean garapenerako gobernuz kanpoko Nafarroako erakundeek (hemendik aurrera GGKE) egiten dituzten garapenerako lankidetza proiektuak finantzatzeko. Nafarroako erakunde horiek proposatzen dituzten proiektuak garapen bidean diren herrialdeetako bazkideekin batera gauzatuko dira; haien helburua izanen da herritarren bizi baldintzak hobetzea, eta laguntza emanen dute pobreziaren kontra borrokatzeko eta giza garapena sustatzeko. Urtebeterako diseinatuko dira.

    2. Garapen bidean edo trantsizioan dauden herrialde edo lurraldetzat hartuko dira ELGA-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen mendeko Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLP) onuradunen egungo zerrendan daudenak.

    Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

    Helburu horietarako, guztira, 2.720.000 euro bideratuko dira, 2016ko gastuen aurrekontuko “Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004-91100-4819-143102 kontu-sailaren kargura.

    Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

    1. Deialdi honen xede diren diru-laguntzak hartu ahal izateko, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Pertsona juridikoak izatea, legez eratuak eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, inskribatuak egotea Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan.

    2. Nafarroako Foru Komunitatean izan beharko dute egoitza edo ordezkaritza iraunkorra, non ez diren nazioarteko erakundeak.

    3. Esku-hartzea egin behar den eskualdean bertako bazkide edo partaide bat izatea, hura gauzatzeko. Bazkideak pertsona juridikoa izan beharko du, herrialde onuraduneko legediaren arabera.

    4. Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea.

    5. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako gainerako debeku egoeretan ez egotea.

      2. Gainera, bi entitate edo gehiagoko batasunek ere hartzen ahalko dute parte, berezko nortasun juridikoa edukita edo ez, eta, hortaz, onuradunak izaten ahalko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat. Kasu horretan, batasuneko entitate bakoitzak lehen aipatutako baldintza guztiak bete beharko ditu.

      Laugarrena.–Esku-hartzeetan bete beharreko baldintzak.

      Diru-laguntzak hartu ahal izateko, entitateek aurkezten dituzten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    6. Lehen oinarriko xede eta helburuei eta Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluetako printzipioei egokitzea.

    7. Jarduerak 2016an hastea. Ondorio horretarako, ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera-eguntzat, salbu eta entitate onuradunak lehenagoko bat adierazten badu berariaz.

    8. Zeharkako kostuak ez dira izanen esku-hartzearen kostu osoaren %10etik gorakoak.

    9. Gehienez ere 100.000 euro emanen dira esku-hartze bakoitzeko.

      Bosgarrena.–Diru-laguntzen bateragarritasuna.

      1. Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.

      2. Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

      Seigarrena.–Diruz laguntza jaso dezaketen gastuak.

      1. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak kontu-sail hauetan sartzeko modukoak izanen dira:

      1. Zuzeneko gastuak: zalantzarik gabe, diru-laguntza jasotzen duen jardueraren izaerarekin bat datozenak, betiere deialdian ezarritako epean egiten badira.

        a.1) Lurrak eta higiezinak erosi edo alokatzea.

        a.2) Ondasun higiezinak eraiki edo berritzea, barnean direla eskulana, obraren zuzendaritza, obretako lizentzia eta tasak eta eraikuntzako materialak.

        a.3) Ekipamendu materialak eta hornidurak, ibilgetuaren osagaiak erostea barne, lurrak eta eraikinak izan ezik, diru-laguntzaren xede den jarduerari atxikiak, hala nola makinak, altzariak, informatikako ekipamenduak, garraiobideak eta bestelako ekipamendua, eta ekipamenduak igortzeko eta martxan jartzeko gastuak, bai eta programa gauzatzeko beharrezko materialak eta hornidurak ere. Tokiko bazkidearen ekipamenduen amortizazioek ere jaso dezakete diru-laguntza, baldintza hauek bete badituzte: diru-laguntzaren xedeko aldikoak badira, proiektuaren eskura jarri badira eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarik gabe eskuratu badira. Amortizazioetan, urtean, gehienez lagun daitekeen portzentajea hauxe da: %25, ibilgailuen eta ekipo informatikoen kasuan; %20, gainerako ondasunen kasuan. Halaber, ekipamenduen konponketak eta mantentze-lanak sartzen dira epigrafe honetan.

        a.4) Langileria gastuak, haien barnean egonda soldatak, esku-hartzeari atxikitako langileen entitatearen kargura diren gizarte aseguruak, langileen izenean izenpetzen diren bestelako aseguruak eta tokiko araudiaren arabera nahitaez gordailutu beharreko funts-hornidurak. Bi kategoria bereiziko dira, salbuespenak izan ezik (horiek arrazoituta jakinaraziko zaizkio aldez aurretik organo instruktoreari, eta horrek onartuta egon beharko dute):

        a.4.1) Herrialdeko langileak. Diru-laguntzaren xedeko esku-hartzea burutzen deneko eta haiek lanean ari direneko herrialdeko lan arloko legeen mende daudenak, haien eginkizunei dagokien lan araubidearekin bat. Haien eginkizunak zuzenean esku-hartzeari lotuak egonen dira.

        a.4.2) Langile erbesteratuak. Entitate onuradunaren langileak dira, esku-hartzea burutzen deneko herrialdean lanean ari direnak Espainiako legeen mende. Haien eginkizunak zuzenean esku-hartzeari lotuak egonen dira. Kontratu bidezko harremana izan beharko da eta Kooperantearen Estatutua errespetatu behar da.

        a.5) Bidaiak, ostatu hartzea eta dietak. Langileen eta esku-hartzearen onuradun diren herritarren joan-etorrien gastuak dira, esku-hartzerako behar direnak, hala nola: erregaiak, aseguruak, esku-hartzea zehaztean berariaz identifikaturik eta haiei loturik dauden ibilgailuen mantentze-lana, bidaien gastuak, dietak eta, hala bada, ostatu hartzea.

        a.6) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak: proiektuaren formulazioan jasotzen diren gaikuntza jarduerak, mintegiak, txostenak, argitalpenak, kudeaketaren kontrola edo beste behar batzuk egiteko behar diren gastuak sartzen dira sail honetan, betiere lan harremanik sorrarazten ez badute eta beste kontu-sail batzuetan sartu ezin badira.

        a.7) Txandakako funtsak: kreditu osagarri bat duten esku-hartzeen kasuan, txandakako funtsak ezin izanen du gainditu finantzatutako zuzeneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR