187/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, maiatzaren 11ko 186/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, herrilurretan edo parekatuetan presiozko sareen bidezko barne-banaketarako inbertsioen finantzaketa arautu zen, nekazaritza azpiegituren xedeko jarduketa eremuetan lurrak ureztalur bihurtu edo ureztatzea modernizatzen denean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 24ko 59/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak maiatzaren 11n eman 186/2011 Foru Aginduaren bidez, herrilurretan edo parekatuetan presiozko sareen bidezko barne-banaketarako inbertsioen finantzaketa arautu zen, nekazaritza azpiegituren xedeko jarduketa eremuetan lurrak ureztalur bihurtu edo ureztatzea modernizatzen denean.

Foru aginduaren 2. artikuluko 2.1.2 atalak ezartzen du lurzatiko instalazioan egindako inbertsioaren kostu osoaren %15eko diru-laguntza gehigarria eman ahalko dela, herrilurren edo berdinetsitako lurren %60, gutxienez, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan lehentasunezkotzat katalogatuta dauden nekazaritzako ustiategiei esleituta badago. Orobat, artikulu horretako 2.1.3 atalak adierazten du diru-laguntzari lurzatiko instalazioaren kostu osoaren %10 gehitu ahalko zaiola, ezarritako baldintzak betetzen direnean.

Neurria arrazionalizatzeko eta bateratzeko, onuradun publiko eta pribatuentzako laguntzen zenbatekoak hurbilduz, aldatu da jaso beharreko gehieneko portzentaje osagarria, eta, ezin izanen da lurzatiko instalazioan egindako inbertsioaren kostu osoaren %5etik gorakoa izan.

Hori dela eta, jaso beharreko diru-laguntzaren gehieneko portzentajea izanen da herrilurretan edo parekatuetan presiozko sareen bidezko barne-banaketarako inbertsioen %55ekoa, nekazaritza azpiegituren xedeko jarduketa eremuetan lurrak ureztalur bihurtu edo ureztatzea modernizatzen denean.

Foru agindu horretako jarduketak Inbertsioak herrilurretako ureztalurretan izeneko 4.3.3 azpineurrian daude sartuta, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren Inbertsioak aktibo fisikoetan izeneko neurriaren barruan, zein FEADERrek kofinantziatua izanen baita, aurreikusten denez, Europako Batzordeak Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programa onetsi ondoren.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/2011 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez, herrilurretan edo parekatuetan presiozko sareen bidezko barne-banaketarako inbertsioen finantzaketa arautu zen, nekazaritza azpiegituren xedeko jarduketa eremuetan lurrak ureztalur bihurtu edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR