185/2016 FORU AGINDUA, urriaren 28koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoaren ordainsariak ezartzen dituena, 2016ko azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren lanaldi eta ordainsarien erregelamendua onetsi zen.

Erregelamendu horren 13. artikuluak ezartzen du hark indarra hartu ondoren, “aitzineko artikuluetan aurreikusitako osagarri desberdinen ondorioz lanpostu bakoitzari esleitutako portzentajeak foru agindu bidez eguneratuko dituela Barne arloan eskumena duen kontseilariak, aldez aurretik ordezkari sindikalekin negoziatuta; betiere, berak aplikatu beharko ditu erregelamendu horren eranskinetako balorazio irizpideak”.

Bestetik, 2016ko azaroaren 1ean hartuko du indarra irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuak, Nafarroako Foruzaingoaren antolaketa eta funtzionamenduaren erregelamendua onesten duenak, bai eta Foruzaina kidego horren antolaketa, brigada eta taldetan, garatzen duten hainbat foru aginduk ere.

Egitura berri horrek, besteak beste, orain arte ez zeuden unitateak sortzea dakar, eta daudenak beste modu batez antolatzea.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean ezarritako ordainsarien sistemak, lehen aipatu irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuaren bidez garatuak, beharrezkoa egiten du Nafarroako Foruzaingoari 2016ko azaroaren 1etik aurrera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR