181/2016 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoko Barne Araubideko Brigadaren eginkizunak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuaren bidez Foruzaingoaren egitura organikoaren berrantolaketa egin da, haren eragimena eta eraginkortasuna hobetzeko asmoz. Foru dekretu horrekin batera, bost foru agindu onetsi dira, Nafarroako Foruzaingoa osatzen duten arloak banan-banan garatzeko.

Egitura berriaren berrikuntza nabarmenetako bat lehengo Barne Araubideko Dibisioari dagokio, izan ere, brigada izatera pasatzen da eta Ikuskapen Orokorraren Arloaren menpe egoteari uzten dio, organikoki Foruzaingoko buruaren menpe izatera igarotzeko.

Irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduan Barne Araubideko Brigadari buruzko artikulu bat jaso bazen ere (zehazki, esleitzen zaizkion ikerketa lanetan izanen duen menpekotasun funtzionala finkatu zen), beharrezkoa da brigada horren eginkizun zehatzak finkatzea. Izan ere, eginkizun horiek Foruzaingoko Ikuskapen Orokorraren Arloa garatzen zuen foru aginduan agertzen ziren, baina, orain, ezin dira testu horren barrenan agertu, brigadaren menpekotasun organikoa aldatu baita, aurreko paragrafoan esan bezala.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Barne Araubideko Brigada.

  2. Barne Araubideko Brigada unitate zentrala da, eta Nafarroako Foruzaingoko buruari atxikita dago zuzenean, Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa galarazi gabe.

  3. Barne Araubideko Brigadari eginkizun hauek dagozkio:

    1. Foruzaingoko kideen jarduketari buruz eta, orobat, Nafarroako Segurtasun Eskolan ari diren izangaien jarduketari buruz agintari eskudunek finkatzen dituzten isilpeko informazioen eta ikerketen instrukzioa egitea.

    2. Zerbitzua hobetzearren zehazten diren polizia zerbitzuen auditoria eta ebaluazioa.

    3. Foruzaingoko kideei eta haien ahaideei arreta eta laguntza pertsonala ematea, ohiz kanpoko egoeretan edo ezbehar larrietan.

    4. Foruzaingoan etika profesionala lortzeko prebentzio ekintzak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR