181/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, familia ugarientzako laguntzaekonomikoakarautzen dituen deialdiaren oinarriak onesten dituena, 2015. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Familia Ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legea familia ugariei laguntzeko eta babes-ekintza horren neurriak arautzen dituen tresna da.

Legezko aurreikuspen horiek ekainaren 21eko 38/2010 Foru Dekretuan, Familia Ugariei buruzko Foru Legea garatzen duen horretan, izan dute segida; izan ere, 3. artikuluan jasotzen du gizarte gaietan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuak, familia arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren bitartez, koordinatuko dituela departamentu bakoitzak, zeinek bere arloan, familia ugariei ematen dizkieten zuzeneko eta zeharkako laguntzak.

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak, besteak beste, honako eginkizun eta helburu hauek ditu: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak haiei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen direnean onura publikoko edo interes sozialeko jarduerak sustatzeko.

Familia ugarientzako laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzea du xede deialdi honek, 2015ean familia unitatean gertatzen diren aparteko eta beharrezko gastuak ordaintzeko, hau da, entzumen-protesiak, agindutako optikako gaiak (betaurrekoak edo ukipen lenteak, estetikaz bestelako arrazoiengatik behar direnean), ortodontziako eta ortopediako gaiak erosteko edo berritzeko behar direnak. Orobat, eta salbuespen gisa, interes publikokotzat jotzen baitira, bere garaian, kontu-sailean aurrekontu kreditu eskasiagatik ukatu ziren 2014ko deialdiaren araberako eskaerak babestu gogo dira.

Laguntza ekonomiko hauek, diru-laguntzak izanik, behin baizik ezin dira jaso. Gainera, laguntza horiek finalistak dira, hau da, zertarako ematen diren, hartarako bakarrik izanen dira.

Espedienteko txosten teknikoak eta juridikoak aztertuta, agerian da, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek ematearen egokitasuna eta interes soziala, baita deialdiaren eta oinarri arautzaileen legezkotasuna ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Familia ugariei laguntza ekonomikoak emateko deialdia onestea, entzumen-protesiak, eta optikako, ortodontziako eta ortopediako gaiak erosteko edo berritzeko 2015ean gertatzen diren beharrezko gastu bereziak ordaintzeko.

  2. 200.000 euroko gastua baimentzea, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 930002 94200 4809 231509 kontu-sailaren kargura.

  3. Baldin eta eskabide guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitu ahal izanen da, aurrekontua handitzearen bidez.

  4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

  5. Foru agindu hau Familiaren eta Haur eta Nerabeentzako Arretaren Zuzendariordetzara eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Kontabilitate Zentrora igortzea.

    Iruñean, 2015eko martxoaren 9an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

    DEIALDIAREN OINARRIAK

    Lehendabizikoa.–Xedea.

  6. Deialdi honen helburua familia ugariei laguntza ekonomikoak ematea da, hurrengo beharrei aurre egiteko beharrezko gastu bereziak ordain ditzaten:

    1. Entzumen-protesiak erosteko edo ordezteko.

    2. Optikako gaiak erosteko edo ordezteko.

    3. Ortopediako gaiak erosteko edo ordezteko.

    4. Ortodontziako tratamenduak.

  7. Laguntza ekonomiko hauek, diru-laguntzak izanik, behin baizik ezin dira jaso. Gainera, laguntza horiek finalistak dira, hau da, zertarako ematen diren, hartarako bakarrik izanen dira.

    Bigarrena.–Laguntzen onuradunak eta helburua.

  8. Deialdi honetan jasotzen diren gastuei 2015ean aurre egin behar dieten familia ugarietako kideak dira laguntzen onuradunak, baita 2014. urteko deialdiaren arabera laguntza eskatu eta aurrekontuko kreditu eskasiagatik laguntza hori gabe gelditu diren familiak ere.

  9. Familia ugariaren txartelean sartuta dauden kideentzako entzumen-protesiak eta optikako eta ortopediako gaiak erosteko edo ordezteko erabili behar dira laguntzak, baita ortodontziako tratamenduak egiteko ere.

    Ez da diru-laguntzarik emanen eguzkitako betaurrekoak erosteko, ezta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR