18/2020 FORU LEGEA, abenduaren 16koa, enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 18/2020 FORU LEGEA, abenduaren 16koa, enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzkoa. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ENPRESEN SUSTRAITZEAREN ALDEKO ETA ENPRESEN DESLOKALIZAZIOAREN AURKAKO NEURRIEI BURUZKOA.

HITZAURREA

I

Azken urteotan hainbat dira, deslokalizazioaren fenomenoaren eraginez, gure komunitatea utzi eta atzerrian beren lantokiak kokatu dituzten enpresak. Eskulan-gastuak eta kostuak murriztuz etekinak areagotzeko helburuarekin, urte askoz gure lurraldean egon diren hainbat enpresak beren produkzio osoa edo zati handi bat kanpora bideratu dute.

COVID-19aren krisiarekin, enpresa batzuek beren interes ekonomikoengatik deslokalizazio berriak planteatzeko arriskua jarri da abian.

Deslokalizazio gisa ezagutzen den jardueraren bidez, zerbitzuen eta bitarteko ondasunen enpresek, besteak beste, haiekin mendekotasun-erlaziorik ez duten atzerriko hornitzaileei erosketak egiten dizkiete, eta atzerrian finkatutako sozietate afiliatuei transferentziak bideratzen dizkiete. Kasu gehienetan estatu batetik bestera egiten dira, eta ondasun edo zerbitzuok enpresak berak edo kanpoko zerbitzu-emaileek hornitu ahal dituzte. Kasu gehienetan, garapen urria edo gurea baino garapen txikiagoa duten herrialdeak izaten dira helmuga.

Gero eta ohikoagoa da erabaki- eta botere-guneak kanpoan kokatzetik hastea. Hainbat interes direla tarteko (ekonomikoak, fiskalak...) botere- eta erabaki-guneak kanpoan kokatzea izaten da deslokalizazio prozesuen lehen urratsa. Denboran luzatzen diren prozesuak izan ohi dira maiz.

Garapen bidean dauden herrialdeetan eskulana gero eta kualifikatuagoa eta ugariagoa izateak eta ekonomia zein komunikazioen mundializazioak areagotu egin dute deslokalizazioaren bideari ekin dioten enpresen kopurua.

Bereziki industrian ematen den egoera hau ekonomiaren mundializazio eta globalizazio prozesuetan txertatuta dago. Prozesu horiek enpresa transnazionalei eragiten diete batik bat, eta enpresa transnazional horietako gehienek honako ezaugarriak dituzten estatuak bilatu ohi dituzte: egitura eta babes sozial mugatua, eremu sozialean gutxi garatutako lan legeriak, soldata baxuagoak eta ingurumenaren kontserbazioari dagozkion zuzenbide-arau malguak.

Gero eta nabarmenagoa den fenomeno honek ondorio oso larriak sor ditzake nafar ehundura industrialean: alde batetik, deslokalizazio fenomenoaren bidez zuzenean galdutako enpleguak; bestetik, deslokalizazioaren edo horren mehatxuaren eraginez lan baldintzetan atzerapausoak ematea. Soldatak murritzagoak izatea eta lan baldintzek txarrera egitea dira enpresek deslokalizazioaren mehatxua erabiliz ematen diren egoerak. Horren ondorioz, soldata bat izanik ere pobreziatik atera ezin diren pertsonen kopurua areagotu egin da.

Egoera honek gure ekonomia sarean sortzen dituen ondorioei aurre egiteko bitartekoak jartzera behartuta daude administrazioak. Era berean ezinbestekoa da gure ekonomia sustatzeko politika publiko egokiak diseinatu eta garatzea, Nafarroaren bilakaera sozioekonomikoarekin lotutako politikak, aberastasuna sortu eta banatzen eta bertako biztanleen bizi kalitatea hobetzen lagunduko dutenak.

Politika horien baitan kokatzen dira enpresei bideratutako laguntza publikoak. Konpetentzian, gastuen murrizketan eta ondasunen metaketan oinarritutako merkatuaren aurrean, beste balio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR