18/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Tuterako Lourdes auzoko 27 ataritarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 18/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Tuterako Lourdes auzoko 27 ataritarako. Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean bizitegi multzoen berroneratze alorrean egin beharreko esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aipatutakoarekin bat, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da 374 etxebizitzarentzat, 27 ataritan banatuak, Tuterako Lourdes auzoan. Hauek dira:

–Entrefuertes kalean, 1, 3, 5, 7, 9, 11 eta 12 zenbakiak.

–Balsa del Pulguer kalean, 1, 3 eta 5 zenbakiak.

–Estanca kalean, 1, 2, 3, 4 eta 5 zenbakiak.

–Paloteado kalean, 1, 3, 5, 7 eta 9 zenbakiak.

–Ador kalean, 48, 50 eta 52 zenbakiak.

–Aguas de Abril kalean, 2 zenbakia.

–Munillo ibaia kalean, 1, 3 eta 5 zenbakiak.

Etxe sail horiek 60ko eta 70eko hamarkadetan eraiki ziren. Antzeko egitura dute denek: lau solairu, eta bi edo hiru etxebizitza solairu bakoitzean; beheko solairuak etxebizitza gisa, merkataritzako lokal gisa eta biltegi gisa erabiltzen dira.

Fatxadek ez dute inolako isolamendu termikorik. Etxeko ur beroa eta berokuntza sortzeko sistema indibiduala da. Atari batzuek gas instalazioa dute, zenbait etxebizitza hornitzen dituena.

Jatorriz, atari bakar batek ere ez zeukan igogailurik. Gaur egun, irisgarritasuna konponduta dago, edo konpontzeko bidean, 13 ataritan. Lau atarik egina dute inguratzaile termikoa, edo proiektu fasean daukate.

Gaur egun, eraikinek zenbait patologia dituzte.

Aurreikusitako jarduketen bidez, instalazioak eta inguratzaile termikoa hobetuko dira, eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR