18/2019 FORU LEGEA, apirilaren 4koa, Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAN KIROL-LANBIDEAN HASTEARI ETA JARDUTEARI BURUZKOA.

ATARIKOA

Nafarroako Foru Komunitateak eskumen esklusiboa du kirolaren arloan, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.14 artikuluarekin bat. Orobat, eta aipatu legearen 44.26 artikuluari jarraikiz, Nafarroak eskumen esklusiboa du profesionalen elkargoen arloan eta tituludun lanbideetan jardutearen arloan. Halaber, baditu kirol arloko lanbideetan hasi eta aritzearekin nolabaiteko lotura duten beste eskumen batzuk ere; adibidez, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesa.

Nafarroako Parlamentuak, kirol arloko eskumena betez, gaur egun indarrean den Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legea onetsi zuen. Legeak honela dio zioen azalpenean: “Kirola segurtasunez egiteko eta lehiaketaren arloan emaitza onak izateko, garrantzi handia du irakaskuntzako eta kirol instalazioetako zuzendaritzaren inguruko kirolariek eta teknikariek prestakuntza egokia izateak”. Horrekin bat etorriz, foru legearen VII. tituluan kirol teknikari izateko titulazio ofiziala eskuratzeko ikasketak arautzen dira, eta xedatzen da ezen Nafarroan kirol-jardueraren arloko prestakuntza sustatuko dela eta titulazioa nahitaezkoa izanen dela zenbait jardueratarako. Zehazki, honako hau xedatzen da 85.1 artikuluan: “Nafarroako lurraldean kirol irakaskuntzan, kirol zuzendaritza teknikoan, entrenamenduan, animazioan eta erregelamendu bidez ezartzen diren kirol izaera teknikoko antzeko beste arlo batzuetan aritzeko, ezinbestekoa izanen da horretan aritzen direnak kasuko titulazioaren jabe izatea, kirol gaietan indar duten arauekin bat”.

Orobat, Nafarroako Parlamentuak, 2013ko urriaren 28an, adierazpen instituzional bat onetsi zuen aho batez. Haren bidez, Foru Gobernua premiatzen zen “behar den legeria egin dezan kirol arloko lanbideak arautzeko, parte hartzen duten eragile guztiekin lankidetzan, halako moduan non argi zehaztuko baitira kirol arloko lanbideak, profesionalen prestakuntza eta gaikuntza, bakoitzaren gaitasun profesionalak eta lan merkatuko jarduketa eremua, eta pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatuko baitira”.

Lehenago, 2010eko ekainaren 23an, Nafarroako Parlamentuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Batzordeak Nafarroako Kirolaren Plan Estrategikoa onetsi zuen, eta hartan jada adierazten zen “prestatutako teknikarien beharra” zegoela eta kezkagarria zela “eskola kirolean esku hartzen duten kirol teknikariek ez dutela behar adinako prestakuntzarik kalitateko jarduera bermatzeko”. Honako hau ere adierazten zen: “akats horiek arintzeko laguntza handia izanen litzateke kirol arloko lanbideak arautuko lituzkeen lege bat, gure erkidegoan egiten diren kirol jardueretan nork, nola eta zein modutan esku har dezakeen zehaztuko lukeena”. Orobat, honako hau azaltzen zen: “beharrezkoa izanen da kirol arloko lanbide jarduerak arautzea helburu izanen duen ekintza bat lantzea. Are beharrezkoagoa kirola bezalako arlo batean, non, titulazioak askotarikoak eta ugariak izan arren, lanbide jarduerak maiz gutxieneko prestakuntza berariazkorik gabeko pertsonen gain uzten baitira”.

Horrenbestez, Nafarroan argi eta garbi egiaztatu da erregulazio hau behar-beharrezkoa dela, eta gehiengoa bat datorrela kirol praktikaren gaineko gogoeta honetan: kirol praktika da gizartean gehien zabaldu eta eragin handiena izan duen fenomenoetako bat, eta onura garrantzitsuak izan ditzake pertsonentzat baldintza egokietan egiten bada; alabaina, mehatxu handia izan daiteke osasunarentzat eta segurtasunarentzat beharrezkoa den prestakuntza ez daukaten pertsonen zuzendaritzapean edo begiradapean egiten bada. Horregatik, zalantzarik gabe, Nafarroako kirol sisteman eta gizartean, oro har, behar-beharrezkoak dira egoki kualifikatutako profesionalak eta gorputz- eta kirol-hezitzaileak. Eta, ondorio hori bera bermatuta geratu zen Konstituzio Auzitegiaren urriaren 1eko 194/1998 Epaian. Epaiak zioenez, “Konstituzioak berak agindua ematen die agintari publikoei gorputz hezkuntza eta kirola susta dezaten (Espainiako Konstituzioaren 43. artikulua). Jarduera horiek oso lotuta azaltzen dira Konstituzioaren 43. artikuluko 1. apartatuan aipatzen den osasunarekin; hain lotuta daude ezen, osasuna mantentzen lagundu ez ezik, haiei esker saihestu egin baitaiteke gorputz- eta kirol-jardueretako hainbat ariketa desegokik osasunean izan dezakeen eragin negatiboa; batez ere, zenbait kirol oso arriskutsu egitean. Jakina da, bestalde, jarduera horiek gero eta garrantzitsuagoak eta baloratuagoak direla; beraz, egoera horri erantzuteko, agintari publikoek kualifikazio-eskakizun berriak jarri dizkiete jarduera horietan diharduten profesionalei”.

Testu artikuludun honen xedea da Nafarroan kirolaren arloko lanbide batzuetan aritzeko funtsezkoak diren alderdiak arautzea; eta horretarako, berariaz ezartzen da zeintzuk diren lanbide horiek eta zeintzuk diren horietan aritzeko beharrezko kualifikazio zehatzak, bai eta lanbide bakoitzari esleitutako eremu funtzional orokorra ere.

  1. tituluan, beraz, foru legearen xedeari eta aplikazio-eremuari buruzko xedapen orokorrak jaso dira, eta hurrengo tituluan zehaztu da zeintzuk diren foru legeak arautzen dituen lanbideak. Lanbide horiek eremu hauetan kokatzen dira: hezkuntzaren eremua (Gorputz Hezkuntzako irakaslea), aisialdiaren eta osasunaren eremua (kirol-monitorea), lehiaketaren eremua (entrenatzailea) eta zuzendaritza eremua (kirol-zuzendaria). Prestatzaile fisikoaren lanbidea ere arautu da. Horrek aukera izanen du aisialdi edo osasunaren eremuan eta lehiaketaren eremuan esku hartzeko. Eremu horietan kirol arloko lanbideak, horien eskudantziak eta kasuan kasuko kualifikazio eskakizunak aitortu dira.

    Foru lege honen bidez, beste autonomia erkidego batzuetan bezala, hezkuntza arloko legedia osatu nahi da, horrek erakusten dituen gabezia batzuk betetzen laguntzeko. Hori horrela izanik, Gorputz Hezkuntzako irakasleak betetzen duen eginkizun garrantzitsua bermatze aldera, eta hezkuntza arloko legedian ezarritako kualifikazio eskakizunak errespetatuz eta abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa aplikatuz, beharrezkoa da lehen sorospenen gutxieneko prestakuntza jasotzea.

    Era berean, foru legeak arreta berezia jartzen die osasuna, aisia eta astialdia, gizarte integrazioa, hezkuntza eta antzekoak helburu direla Nafarroan praktikatzen den kirolari edo jarduera fisikoari, hain zuzen errendimenduko lehiaketan parte hartzeko asmorik gabe egiten direnei; azken hamarkadetan izan duten ohiz kanpoko gorakadak lan merkatu garrantzitsua sortu du. Horregatik, foru legeak kirol-monitorearen lanbidea ere aitortu eta arautu du.

    Errendimenduko kirol lehiaketaren arloan, entrenatzailearen lanbidea aitortu da kasuan kasuko kirol modalitate edo diziplinan. Lanbide hori kirolarien eta taldeen prestakuntza teknikoan dago fokalizatua, eta xede du errendimenduko lehiaketa.

    Kirol-zuzendaritzaren eremua ere arautu da, halako moduz non foru legean kirol-zuzendariaren lanbidea aitortu baita. Kirol-zuzendaria zuzendaritza teknikoaz arduratuko da, eta horretarako, kirol zientziek berezkoak dituzten ezagutzak eta teknikak aplikatu beharko ditu.

    Azkenik, foru legeak prestatzaile fisikoaren lanbidea ere aitortu du. Horrek eskumena du aisialdiko edo osasunerako kirol-jardueren eremuan esku hartzeko, bai eta errendimenduko lehiaketaren eremuan ere. Profesional horien lanbide-jarduera honetara bideratua dago: haien zerbitzuak jasotzen dituzten pertsonen egoera fisikoa mantentzea, garatzea, berreskuratzea edo hobetzea xede duen ariketa fisikoa planifikatzea, ebaluatzea eta gauzatzea.

    Foru legearen III. tituluan, Nafarroan kirol arloko lanbideetan hastea eta aritzea arautzen da, eta horretarako, zenbait auzi lantzen dira; besteak beste, Nafarroako Kirolaren Erregistroa, erantzukizunpeko adierazpen baten aurkezpen nahitaezkoa, kirol arloko lanbideetan ari direnen betekizunak eta garrantzi bertsuko beste auzi batzuk.

  2. tituluan arau-hauste eta administrazio-zehapen batzuk tipifikatu dira, foru legea betetzen dela bermatze aldera. Arau batek ez baditu ezartzen arau hori ez betetzeak ekar ditzakeen zehazpenak, nekez lortuko ditu arau horrek erdietsi nahi dituen helburuak.

    Lege aldaketa guztiek trantsizio arazoak eragiten dituzte maiz, eta are gehiago lanbide batean lehenbizikoz hastea eta aritzea arautzen duten foru legeek. Auzi hori kontu handiz jorratu da foru lege honen xedapen iragankorretan eta azken xedapenetan, eta errespetu handiz jokatu da berau indarrean jartzen denean Nafarroan lege honen bidez arautuko diren lanbideetan legeak eskatutako kualifikaziorik gabe ari direnen eskubideekin. Era berean, mekanismoak aurreikusi dira foru lege hau apurka-apurka ezartzeko. Eta aurreikusi da, halaber, zer egoeratan faltako diren tituludun profesionalak kirol zerbitzuak ematen dituzten erakundeen eskariari aurre egiteko.

    Foru lege honek zenbait aldaketa sartzen ditu gaur egun indarrean den Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legean. Alde batetik, Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroa aldatu eta Nafarroako Kirolaren Erregistroa sortu du. Horrek bi atal izanen ditu: bata kirol entitateentzat, eta bestea, kiroleko profesionalentzat. Ahalegina egin da erregistro administratibo berri bat sortu gabe indarrean dagoen erregistroko giza baliabideez eta baliabide materialez eta baita esperientziaz ere baliatzeko.

    Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearekin bat, Nafarroako Gobernua derrigortua dago behar diren neurriak hartzera aipatu foru legean bildutako hizkuntza-eskubideak betetzen direla bermatzeko kirol arloko lanbideen eremuan; bereziki, eskola adineko kirolaren eremuan.

    Adierazi beharra dago, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129.1 artikuluan ezarritakoak aginduta, foru lege hau bat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR