18/2018 FORU LEGEA, urriaren 10ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA 2017-2019 ALDIRAKO TOKI INBERTSIOEN PLANA ARAUTZEN DUEN ABENDUAREN 13KO 18/2016 FORU LEGEA.

HITZAURREA

2017ko urtarrilaren 1ean hartu zuen indarra abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legeak, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duenak.

Zenbait gorabehera gertatu dira 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planaren indarraldian, eta, hori horrela, komeni da aipatutako foru legearen zenbait artikulu berrikustea.

2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planeko espedienteen kudeaketa hobetzearren eta aurrekontuen plangintzarekin bat etor dadin inbertsioen finantzaketa, aldatu egiten da 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea, honako gai hauetan:

–Toki Inbertsioen Planaren aurrekontu-tratamenduari dagokionez -3. artikuluan jasota dagoena-, paragrafo berri bat eransten da, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren konpromiso ekonomikoen egozpena aldatu eta ekitaldi desberdinetan egin ahal izateko, obren exekuzioari buruzko aurreikuspenen arabera, betiere zerbitzu eskudunak txostena eman ondoren.

–Toki Inbertsioen Planaren ekarpenak beste laguntza batzuekin bateragarriak izateari dagokionez, betebehar bat erantsi da, kasua bada inbertsiora bideratzeko jasotzen diren beste funts batzuen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa frogatzekoa.

–Salbuespeneko araubidea aldatzen da, eta, zehazki, araubide horri atxikitzeko baldintzak aldatzen dira, betebehar gisa ezarriz araubide horri atxikitzea eskatu aurretik inbertsioa doitzea edo, posible denean, finantzaketa-formula alternatibo bat proposatzea. Laguntzaren norainokoan zuzenketa bat egiten da, halako moldez non BEZ kengarria ez duten inbertsioei dagokien BEZarekin gehikuntza egiten baita; eta betebehar gisa ezartzen da zerga-tasarentzat onestea eta mantentzea, obraren egiteak dirauen bitartean eta obra amaitu ondoko lau urteetan zehar, lurraren gaineko kontribuzioaren 0,20ko gutxieneko igoera bat, gaur egun indarrean dagoenarekin alderatuta.

–Larrialdiko prozeduraren erregulazioa aldatzen da, larrialdiaren kontzeptua egokitzearren Nafarroako kontratu publikoei buruzko foru araudian jasota dagoenera, eta argiago bereizita ager daitezen bi prozedura desberdin: bata, larrialdiko jarduketetarakoa; eta bestea, larrialdiko jarduketak osatzeko beharrezkoak diren jarduketa osagarrietarakoa.

–Artikulu berri bat eransten da, 22. bis artikulua, prozedura berri bat arautzeko; hots, hasiera-baimenarena, erreserbako behin betiko zerrendan agertzen diren inbertsioak hastea ahalbidetzen duena, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean ondoren sartzeko eskubidea galdu gabe.

–Inbertsioak egiteko epeen ezarpenerako ahalmena, Toki Administrazioko Zuzendaritzak duena, aukerakoa izanen da aurrerantzean, eta, horrekin batera, epeak luzatzeko aukera ere ezartzen da, salbuespenez.

–Obraren hasierako ekarpena handitu egiten da, %50etik %60ra. Horrela, toki entitateen ahalmen ekonomikoa hobetzen da, eta, aldi berean, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari bide ematen zaio obren hasieran gastu portzentaje handiagoa exekutatzeko.

–Zehapen-araubide berri bat ezartzen da bi kasu hauetarako:

–Obren hasiera atzeratzen denean, bi hilabetez gehienez, salbu eta baimen berezi bat dagoenean.

–Inbertsioaren amaierari buruzko frogagiria epetik kanpo aurkeztea.

Horrela, lehen kasua kendu egiten da guztizko kanporatze-arrazoi gisa, eta bigarrena, berriz, kanporatze partzialeko arrazoi gisa.

–Uko egitea eta kanpo uztea bereizten dira, eta administrazio prozedurari buruzko oinarrizko legeriara jo beharra ezartzen da.

–Libreki erabaki beharreko inbertsioen araubidea aldatzen da, errazte aldera eskumenak udalei eskuordeturik dituzten kontzejuen edo egokitasun-txostena epean eskatzen ez duten kontzejuen erabakitze librearen kudeaketa, aukera emanez kontzeju horien udalek egokitasun-txostenak eskatzeko, inbertsioak exekutatzeko eta kasuan kasuko ordainketak tramitatzeko, eta epe berriak adierazten dira libreki erabaki beharrekoen ordainketak eskatzeko. 2018an exekutatu behar diren inbertsioetarako ezartzen da abenduaren 1a izanen dela azken eguna, eta 2019an exekutatu behar diren inbertsioetarako azaroaren 1a izanen dela azken eguna. Bi epe horiek luzatzen ahalko dira ziurtatzen bada toki entitatearen borondatearekin zerikusirik ez duten inguruabarrek eragotzi dutela epe horiek betetzea. Bestalde, aurrekontuan diru erabilgarria dagoenean, 2019rako emandako ekarpenak 2018an ordaintzea ahalbidetzen da.

–Tramitazioa erraztearren, aurkeztu beharreko dokumentazioa sinplifikatu egiten da, eta larrialdiko prozeduraren kasuan nahiz hasteko baimenaren kasuan dokumentazioa aurkezteari buruzko bi apartatu berri gehitzen dira.

Finean, aldaketa horien xedea da atzemandako akatsak zuzentzea, bikoizkeriak kentzea eta zenbait kontzeptu argitzea.

Artikulu bakarra.–Abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea aldatzea, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duena.

Honela aldatzen da 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea:

Bat. 3. artikuluko 3. apartatua aldatzen da. Honela geldituko da idatzita:

“3. Konpromiso ekonomikoak kasuan kasuko ekitaldi ekonomikoari edo ekonomikoei egotziko zaizkie, betiere kontuan hartuta Toki Inbertsioen Planaren gaineko araudia aplikatzetik sortzen diren ordainketen aurreikuspena eta aurreko apartatuaren arabera ezarritako aurrekontu banaketa; urte anitzeko gastuaren izaera izanen dute ondorio guztietarako.

Konpromiso horien egozpena aldatzen ahalko da, ekitaldi desberdinetan egiteko, lanen exekuzioari buruzko aurreikuspenaren arabera, betiere zerbitzu eskudunak txostena eman ondoren”.

Bi. 4. artikuluaren 3. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“3. Inbertsio Programen eta Toki Programazioaren ataletarako zenbateko osoaren 100eko 5eraino gordeko da larrialdiko eskaeraren kalifikazioa dutenei eta haien inbertsio osagarriei aurre egiteko, edo salbuespeneko araubideko finantzabidea behar duten inbertsioei aurre egiteko”.

Hiru. 5. artikuluari 3. apartatua gehitzen zaio, testu honekin:

“3. Inbertsioa finantzatu bada Toki Inbertsioen Plan honen ekarpenaz gain bestelako diru-laguntza edo laguntzekin, inbertsiorako jaso diren funtsen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa frogatu beharko dira”.

Lau. 14. artikuluaren 2. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“2. Diruz lagungarria den zenbatekoan sartu beharreko kontzeptuek eta ordaindu beharreko gehieneko zenbatekoek V. eranskinean xedatutakoarekin bat etorri beharko dute”.

Bost. 16. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak aldatzen dira, eta testu hau izanen dute:

“2. Libreki erabakitzekoak diren jarduketetarako ez da bideragarritasun ekonomikoaren txostenik beharko, ez eta larrialdiko inbertsiotzat kalifikatuetarako ere.

Aurretik zegoen Toki Inbertsioen Planaren indarraldian emandako hasiera-baimenen babesean hasi edo amaitutako inbertsioek edo hasteko baimena 2017-2019 aldirako Inbertsio Planean jaso dutenek bideragarritasun ekonomikoa ez dute berriz frogatu beharko.

  1. Inbertsioaren bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioak ebaluazio negatiboa jasotzen badu, toki entitateak hilabeteko epea izanen du, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, erabaki hauetako bat hartu eta Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazteko:

    1. Inbertsioa bere finantza ahalmenera egokitzea.

    2. Finantzaketa-formula alternatibo bat proposatzea.

      Baldin eta A) eta B) letretan arautzen den erabakietakoren bat hartzerik ez badago, hau egin daiteke, justifikatu ondoren:

    3. Foru lege honen hurrengo artikuluan jasotzen den salbuespeneko araubideari atxikitzea eskatzea.

      Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu eskudunak jotzen badu toki entitateak proposatutako aukerak akatsak dituela, azken epe bat emanen du horiek zuzentzeko, hamar egun baliodunekoa. Epe horretan zuzendu ezean, inbertsioa bideraezina dela ulertuko da”.

      Sei. 17. artikuluaren 1. eta 2. apartatuak aldatzen dira, eta testu hau izanen dute:

      “1. Salbuespen gisa, toki entitateak hala eskatuta, ekarpenaren zenbatekoa handitzen ahalko da, inbertsioen zenbateko lagungarriaren ehuneko ehuneraino, uraren goi hornidurako eta hiri hondakinen tratamenduko Inbertsioen Programetako eta Toki Programazioko inbertsioetan, BEZa gehituz BEZ kengarria ez duten inbertsioen kasuan, betiere Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR