18/2017 FORU DEKRETUA, martxoaren 15ekoa, irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Urtebete baino gehiago iraganda foru dekretu hori onetsi zenetik, eskuratutako esperientziak aholkatzen du zenbait unitateren egitura eta antolaketaren banaketa egokitzea, haien helburu estrategikoak zehaztu ondoren.

Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuak antolaketa berri bat eraiki behar du bere eginkizun eta helburu estrategikoak betetzeko, eta bere eskumen juridiko-administratiboak berriz planteatu eta egituraren aldetik zehaztu, zenbait irizpideri jarraituz: antzeko eskumenak organikoki biltzea eta maila organikoa egokitzea erantzukizun mailara, eskumenen izaerara eta hartu beharreko erabakien konplexutasunera. Sostengua eta zeharkakotasuna inplementatu eta sustatu gogo dira Barne Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetan, haien behar administratiboei helduz honako honen bitartez: kudeaketa sistemak, lan metodoak, administrazio prozesuak, berariazko prestakuntza planen antolaketa eta prozeduren, agirien eta tramitazio arduradunen estandarizazioa, helburua izanik lan egiteko era berri bat ezartzea, homogeneagoa, arinagoa eta eraginkorragoa. Araudiari dagokionez, zerbitzuaren helburu estrategikoa da beharrezko koordinazioa lortzea arauetan, hala aholkularitza juridikoan, nola irizpideak eta jarraibideak zehazteko orduan, erregulazio onaren printzipioak ezartzeko.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 15eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua aldatzea.

Bat. 49. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“49. artikulua. Barne Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Barne Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

  1. Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua.

  2. Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzua.

  3. Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua

  4. Babes Zibilerako Zerbitzua.”

    Bi. IV. kapituluko 3. atala aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

    “3. atala

    Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzua

    1. artikulua. Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

    2. Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR