18/2015 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi eta horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren. Eredu horiek erabiliko dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru agindu honen bidez sartzen diren aldaketen helburua hau da: batetik, 210 eredu aurkeztearekin batera erantsi beharreko dokumentazioa zehaztea, eta bestetik, aitorpena egiteko eta egiaztatzeko prozedura berezi bat ezartzea, jabetza intelektualaren eskubideen kudeaketa kolektiboa egiteko baimendurik dauden entitateei aplikatzekoa, eta prozedura hori Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Aginduaren 8. artikuluan atxikipenak egiteko finkatua dagoenarekin homogeneizatzea. Aipatutako foru agindu horren bidez, “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena” egiteko 296 eredua onetsi zen.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28 artikuluak ezartzen du ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordainarazteko orduan Nafarroako Foru Komunitateak, unean-unean Estatuak ezarrita dituen arauekin alderatuta, funtsez eta formaz berdinak diren arauak aplikatuko dituela. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta ordainketak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere araubide erkideko lurraldeko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko bereiziko ez direnak.

Horrez gainera, xedatzen du establezimendu iraunkorrik izan gabe lortzen diren errentak kargatzen direnean, zergaren ordainarazpena Foru Komunitateari egokituko zaiola, betiere 29. artikuluan ezarritako irizpideak aplikatuz errentak Nafarroan lortu edo ekoitzi direla ondorioztatzen baldin bada.

Horrenbestez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan emandako ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi ziren, eta haiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri. Eredu horiek erabiliko dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko.

Ekainaren 18ko 231/2013 Foru Aginduari bi artikulu eransten zaizkio. Hona horien testua:

Bat. 11. artikulua.

“11. artikulua. “210 ereduarekin batera aurkeztu beharreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR