178/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 8koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2020ko BERDINNA Sariaren deialdia egin eta hura emateko oinarriak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 10eko 1/2018 Foru Dekretuaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko BERDINNA Saria sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu direnen jokabidea azpimarratu eta publikoki aintzatesteko asmoz. Foru dekretu horretan ezarri zen sariaren deialdia urtero eginen dela, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan eskumenak dituen departamentuko titularraren foru agindu baten bidez.

Hori horrela, xedatutakoa betetzeko asmoz, bidezkoa da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2020ko BERDINNA Sariaren deialdia arautuko duten oinarriak onestea eta argitaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretuari dagokionez esleitu zaizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2020ko BERDINNA Sariaren deialdia egitea eta oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira oinarriok.

  2. Hiru mila euroko (3.000 euro) gastua baimentzea 2020ko Gastuen Aurrekontuko “BERDINNA Saria” izeneko B40001 B4200 4809 232300 partidaren kargura, edo 2019ko Aurrekontuetako partida horren baliokidea den beste baten kargura, betiere horretarako kreditu aski baldin badago.

  3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Foru agindu hau igortzea epaimahaiko kideei, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Ekonomia Aferetarako Bulegora eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2019ko azaroaren 8an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

    ERANSKINA

    Nafarroako Gobernuak 2020ko BERDINNA Sariaren deialdia egin du, Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona edo erakundeen ibilbidea aintzatesteko asmoz. Hona hemen deialdiaren

    OINARRIAK

  5. –BERDINNA 2020 Sariaren xedea.

    Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu direnen jokaera azpimarratu eta publikoki aintzatestea da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR