176/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 19koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, zeinaren bidez handitzen baita nekazaritza ekologikoari buruzko neurrirako 2017ko laguntzen deialdian baimendutako gastua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2015eko azaroaren 18an onetsitako 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programaren 29. artikuluak arautzen ditu ekoizpen ekologikoari buruzko neurrian jasotako laguntzak. Neurri honen gastuaren %60 Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen da.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 8ko 159/2017 Foru Aginduaren bidez, 2017ko kanpainarako laguntza eskaera bakarra aurkezteko deialdia onetsi zen, 2017-2021 aldirako nekazaritza ekologikorako laguntza berriak barne. Laguntzaren zenbateko berriak onetsi ziren, eta, Nafarroako Gobernuaren 2017ko martxoaren 15eko Erabakiaren bidez, guztira 6.340.646,55 euroko urte anitzeko gastua baimendu zen, honela banatuta:

AURREKONTU EKITALDIA BAIMENDUTAKO ZENBATEKOA
2018 629.068,00
2019 664.459,56
2020 667.118,99
2021 2.015.000
2022 2.365.000
6.340.646,55
Horrez gain, ezartzen da Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluan xedatutako baldintzekin bat, Nafarroako Gobernuak urte anitzeko gastua baimendu ondoren, deialdi honi gehieneko zenbateko hau gehituko zaiola: 2018tik 2021erainoko aurrekontu ekitaldietarako, ekoizpen ekologikorako laguntzen 2016ko deialdian baimendutako zenbatekoaren eta emandakoaren arteko aldea, gehi 2015eko eta 2016ko deialdiak ixtean eman gabe gelditzen diren zenbatekoak, baldin eta horien titularrek 2017ko deialdian eskaera egiten badute. Gainera, 2017an guztira eskatutako zenbatekoak kreditu baimendu hori gainditzen badu, laguntza ematerakoan partidan erabilgarri dagoen kreditua deialdi honi erantsiko zaio, ahalik eta eskaera gehienei erantzun ahal izateko

2017ko deialdian eskaera berri bat egitearen ondorioz 2015eko eta 2016ko deialdiak ixtean eman gabe gelditzen den zenbatekoa eta 2016ko deialdian baimendu baina eman ez dena kalkulatu ondoren, Nafarroako Gobernuak, 2018ko ekainaren 13ko Erabakiaren bidez, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari baimena eman dio 2018, 2019, 2020 eta 2021eko ekitaldiei egotzi beharreko gastu konpromisoa handitzeko, 4.299.215,90 eurotan guztira; gastuen zenbatekoaren %60 LGENFren kargura finantzatuko da. Zenbateko hori ekoizpen ekologikorako laguntzak emateko erabiliko da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR